Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Epailetzaren oinarriak ikasten

2014/02/20
23 lagun elkartu ziren atzo Bizkaiko Bertsozale Elkartearen Durangoko egoitzan epailetzari buruzko ikastaroan. Asier Ibaibarriagaren gidaritzapean, teoria eta praktika landu zituzten parte hartzaileek.

"Gustora" geratu ziren parte hartzaileak epailetzaren oinarrien ikastaroan. "Aukeran, motz xamar", eta "gehiago ikasteko gogoagaz" amaitu zen atzokoa.

Hasieran, ideia orokorrak aurkeztu zituen Asier Ibaibarriaga epaile, irakasle, eta Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakariak. Gero, ostera, bertsoak entzunez praktikatzeko aukera eduki zuten parte hartzaileek.

Datorren astean, hilaren 26an, gai-jartzailetza ikastaroa eskainiko du Maite Berriozabalek.