Epailetza eta gai-jartzailetza ikastaroak eskainiko dira otsailean

2014/01/29
Bizkaiako Bertsozale Elkarteak formakuntza saioak antolatu ditu bertsozaleentzako. Epailetza eta gai-jartzailetza ikastaroak dira eskainiko direnak, eta edozein bertsozaleri zuzenduta egongo dira. Izena emateko epea zabalik dago.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Durangon daukan egoitzan eskainiko dira ikastaroak, otsaileko eguazten bitan, 18:30etik 20:30era.

Epailetza ikastaroa otsailaren 19an izango da, eta Asier Ibaibarriagak emango du.

Gai-jartzailetza ikastaroa, ostera, otsailaren 26an izango da, eta Maite Berriozabalek eskainiko du.

Izena emateko epea zabalik dago otsailaren 16ra arte. Horretarako, deitu Bizkaiko Bertsozale Elkartearen egoitzara (94 6812711), edo idatzi email bat bizkaikotxapelketa@bertsozale.com helbidera.

Animatu ikastaroetan parte hartzera!