Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Enkarterriko bertso topaketa ospatu dute gaur Zallako Zine antzokian

2016/04/20
400 gazte elkartu dira topaketan; sei ikastetxetako ikasleek parte hartu dute bertsoa eta jai giroa uztartu diren topaketan.

Hasi dira 2015-2016 ikasturteko bertso topaketak martxan. Gaur izan da lehenengoa: Enkarterrietako Bertso Topaketa. Zallako Zine Antzokian ospatu da, eta sei ikastetxetako 400 gaztek hartu dute parte bertan.

Parte hartu duten ikastetxeak Zalla BHI, Angel Larena, Maristas San Miguel, Jose Sierra,  Mimetiz, San Viator izan dira.

Gaurko topaketan ikastetxeetan landutako bertso sortak kantatu dituzte gazteek, Lorea Zulaika gitarra joleak lagunduta. Gainera, kantu zaharrak eta berriak ere kantatu dituzte.

Bat-bateko bertso saioa ere egon da tartean. Beñat Vidal eta Imanol Uria bertsolariak aritu dira kantuan.

Hurrengo topaketa bihar izango da, Abanto-Zierbenan.