Ekainaren 27an Oriora joateko autobusa

2015/06/16
Ekainaren 27an Orion izango den Eskolarteko finalera joateko autobusak egongo dira

Herrialde bakoitzak bere finala jokatu ondoren, ekainaren 27an, Euskal Herriko finala izango da Orion.

Egun osoko jaia dago antolatuta eta Bizkaitik autobusa egongo da bertara joateko. Bizkaitik, Txaber Altube Sarrionandia txapeldunak eta Lurdes Ondaro Mallea txapeldun ordeak kantatuko dute Euskal Herriko Eskolarteko finalean.

Eskolarteko finala 2015-06-06

Autobuserako interesa duzuenok deitu (946812711) edo idatzi (bizkaia.aisialdia@bertsozale.eus) Elkartera.