Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Durangotik Durangora!!!

2013/12/20
Zabalarra ikastetxeko Bertsolaritzako ikasleen Txapelketa Nagusiko lana ikusgai

Durangoko Zabalarra ikastetxeko bertsolaritza ikasleek argi zeukaten nortzuk ziren euren faborito nagusiak 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazteko. Durangarrak biak, Unai Iturriaga eta Igor Elortza. Joan zen astean, egindako klaseko lana bidali digu bertan irakasle dabilen Bertsozale Elkarteko lankideak. Bakoitzari bertso mural bat egin zioten eta bertan animozko koplak ageri dira. Bertsozaleak, bertsolariak eta antolatzaileak finalari buruz hitz egiten dabiltzan aste honetan, egoki ikusi dugu hezkuntza arautuan egiten gabiltzan lana eta Txapelketa lotzea, elkartearen bi sailak, transmisinoa eta sustapena.

 

Hemen ikusgai Unai Iturriagari eta Igor Elortzari egindako Bertso murala: