Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Domekan jokatuko da Getxon Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa

2016/05/19
Goizean idatzizko Txapelketa egingo da lehenengo, eta ostean, bat-bateko finala jokatuko da.

Maiatzaren 22an jokatuko da Getxoko Fadura kiroldegian Bizkaiko Eskolartekoa.

Goizean, 10:00etan, idatzizko txapelketa egingo da lehenengo. Bizkaia osotik joango dira gazteak Getxora.

Horren ostean, 11:30ean, bat-bateko finala jokatuko da. Orain arte lau kanporaketa jokatu dira, eta hortik sailkatu dira gazteak finalera.

2016ko finalistak, hauek:

  • Aritz Landeta (ALBE)
  • Beñat Bilbao (Lilibertso Bertso Eskola)
  • Bittor Altube (Durangoko Bertso Eskola)
  • Eneko Barruetabeña (Durangoko Bertso Eskola)
  • Gorka Pagonabarraga (Durangoko Bertso Eskola)
  • Iruri Altzerreka (Berrizko Bertso Eskola)
  • Txaber Altube (Durangoko Bertso Eskola)
  • Unai Mendiburu (ALBE)

Eskolarteko bat-bateko finalean Olatz Larrinaga Caballero arituko da gai emaile beharretan. Epaimahaia, ostera, Alaitz Etxanobe Bereziartuak, Beñat Romero Maguregik eta Joseba Santxo Uriartek osatuko dute.

Eskolarteko idatzizko eta bat-batekoak jokatu ostean, sari banaketa ekitaldia egingo da. Gero, bazkaria egongo da.

Arratsaldean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Faseko kanporaketa jokatuko da, Faduran bertan. Bertsoari lotutako egun bete-betea!