Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Deustuko bertsolaritzaren ikasturte amaierako fruituak

2015/05/26
Ikasturte amaierako bertsolaritza jaiak ospatu ziren Deustun maiatzaren 21ean eta 22an.

Deustuko bertsolaritza ikasturteari amaiera ederra emateko, zita garrantzitsu bi izan zituzten bertsolaritza ikasle, guraso eta Elorri Bertso eskolako kideek. Bertso merienda egin zen maiatzaren 21ean, eta bertso topaketa maiatzaren 22an. 

Bertso Topaketa Sarrikoko kontserbatorioan

Sarrikoko musika kontserbatorioaren aretoa bertsolaritza ikaslez gainezka egon zen pasaden ostiralean.

Ondorengo ikastetxeek hartu zuten parte jaian: Deustu HLHI, Deustuko Ikastola, San Inazio HLHI, Arangoiti HLHI eta Intxixu ikastola. Guztiek eskaini zuten emankizuna taula gainean. Bertso jarriak, bat-batekoak, bertso antzerkia zein kantak. Ordu bete iraun zuen ekitaldiak eta mikroipuinen sari banaketarekin batera ospatu zen ekitaldia.

Hemen duzue ikasleek eskaini zuten ikuskizunaren lotura:

Bertso merienda

Ostegunean, ikastetxeko ordutegitik kanpo egin zen bertso merienda. Helburua LHko ikasleek eta DBHko ikasleek bat egitea izan zen. Klasean ikasitakoa eta landutakoa agertu zuten guraso eta lagunen aurrean.

Bertso merienda hauen bitartez, seigarren mailako ikasleak Elorri bertso eskolaren jardunera hurreratzen dira, eta helburua hurrengo ikasturteko matrikulazioan eragitea da. Jaialdia bertso eskolako gazteekin egiten den meriendarekin amaitzen da.