Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Busturialdea be finalaurrekoetara sailkatu da BBKsariketan

2015/03/16
Durangoko Fray Juan de Zumarraga Institutuan jokatu da gaur goizean BBK Sariketako azken kanporaketa; Busturialdeko taldea nagusitu zaio Durangaldekoari.

Bertsolari gazteen BBK sariketaren hirugarren eta azken kanporaketa jokatu dute gaur Busturialdeko eta Durangaldeko taldeek Durangoko Fray Juan de Zumarraga Institutuan. Puntuetan alde gitxigaz, Busturialdeko taldea izan da irabazlea gaurkoan.

BBK sariketa Durango 2015-03-16

 

Gaztetxoen mailan (18 urtera arte) ondorengo bertsolariek kantatu dute:

Durangaldea:

  • Iruri Altzerreka Martinez
  • Bittor Altube Sarrionandia
  • Txaber Altube Sarrionandia

Busturialdea:

  • Beñat Bilbao Landa
  • Julen Karrion Lamikiz
  • Lurdes Ondaro Maiea

 

Gazteen taldean (24 urtera artekoak), ostera, ondorengo bertsolariek kantatu dute:

Durangaldea:

  • Igor Galarza Intxausti
  • Ander Gerrikaetxebarria San Anton
  • Aitor Bizkarra Ruiz

Busturialdea:

  • Asier Galarza Garai
  • Mikel Retolaza Etxebarria
  • Koldo Gezuraga Seijido

 

Danera, Busturialdeko taldeak 406 puntu lortu ditu; Durangaldeak, ostera, 394.

Kanporaketa danak jokatu dira, eta orain finalaurrekoen txanda izango da. Lehenengoa bihar goizean, 11:30ean, jokatuko da Markina-Xemeingo Lea-Artibai ikastetxean, Arratia/Txorierri eta Lea-Artibai egongo dira aurrez aurre. Bigarren finalaurrekoa, ostera, Sopelan jokatuko da martiaren 24an, eta gaurko talde irabazleak, Busturialdeak, Uribe Kosta izango du zain.

Finalaurreetako irabazleek jokatuko dute finala martiaren 26an, Bilboko Kafe Antzokian, 19:00etan.