Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Bizkaitik Bertso Egunera joateko autobusa egongo da

2015/12/22
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak urtarrilaren 30ean ospatuko den Bertso Egunera joateko autobusa antolatu du.

Urtarrilaren 30ean izango da 2016ko Bertso Eguna Donostian. Horren harira, Bizkaiko Bertsozale Elkateak, ohikoa den legez, Donostiara joateko autobusa antolatu du.

Aurten ere, eguerdirako joango da autobusa, eta ekitaldiaren osteko afaria eta gero egongo da bueltakoa. 

Hurrengoa izango da Bertso Eguneko egitaraua, labur-labur:

  • 12:00: alde zaharrean hasiera (bazkaria bakoitzaren kontura).
  • 18:00: ekitaldi nagusia Kursaalean. Ostean, afaria eta jaia Kursaalean bertan. 
Bizkaitik aterako den autobusaren ordutegia, hurrengoa izango da: 
  • 10:00: Algorta. Bidezabal metro geltoan.
  • 10:30 Larrabetzu. Rotonda.
  • 10:45 Zornotza. Harrison etxean.
  • 10:55 Euba.
  • 11:05 Iurreta. Maspe kalean (autobus geralekuan). 
  • Bueltarako autobusa 1:30ean aterako da Donostiatik.
  • Azken eguna: urtarrilaren 24a, domeka.
Autobusaren prezio 13 eurokoa izango da joan-etorria eginez gero; joan edo etorria bakarrik eginda 10 euro balioko du. Ordainketa autobusean bertan egingo da.
Izen ematea
Saiorako eta afarirako sarrerak erosteko bertsosarrerak atarian. Adi, aurten sarreren erosketa bakoitzaren kontura izango da.
Autobusean izena emateko:
  • Azken eguna: urtarrilaren 24a, domeka.
  • Izena emateko bideak: bizkaia@bertsozale.eus / 657794734
  • Ordainketa autobusean bertan egingo da.
  • Izena ematerakoan zehaztu: joan-etorria edo bidaia bakarra izango den.