Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Martxan dira bertso udalekuak Bilboko txandarekin

2014/06/23
Bertsozale Elkarteak eta Zenbat Gara elkarteak elkarlanean sortutako bertso udalekuak ipini dira martxan Bilbon aurten lehenengoz; bertsoa ezagutzeko aukera polita edukiko dute gazteek bertan.

Hasi dira bertso udalekuak Bilbon. Bertsozale Elkartearen eta Zenbat Gara elkarteen ekimenez sortu da txanda hori, aurten lehenengoz.

Udalekuetan bertsolaritza hurbiletik ezagutzeko aukera edukiko dute gazteek: bertsolariak ezagutu, beraiekin jolastu, bertso saioak sortu, kantatu eta entzun... azken finean, bertsoa sustatuz bertsoagaz olgetan egitea da helburua.

Astelehenean hasi dira Bilboko udalekuak eta barikuan amaituko dira. Horien ondotik, uztailaren 1ean Barrian hasiko dira, Arabako Foru Aldundiaren eskaintzaren barruan.

Uztailaren 7an, berriz, Irañetako txanda hasiko da. Irailaren 3ra arte luzatuko dira aurtengo bertso-udalekuak, Baigorri, Orio, Zuhatza eta Arrazolan egingo diren txandetan.