Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Besarkada bat Zenbat Garako familia guztiari

2015/07/06

Ezin sinestu "Apolo joan da"
esan deuskun ahotsari,
ezin pentsatu ez dena egongo
edozein plazatan adi.
Belarri zorrotz egun argitan,
goizaldean bertsolari,
edo bertsoen barri emoten
irratian esatari...
Besarkada bat Zenbat Garako
familia guztiari.