Bertsozaleen urteroko zita Arabar Errioxan

2016/09/12
Zapatuan egin zen Bizkaiko Bertsozale Elkarteak antolatutako urteroko irteera Arabar Errioxara.

Autobuskada osoa, 50 lagun joan ginen zapatuan Bizkaitik Arabar Errioxara. Urteroko ohitura mantenduz, Guardia eta Bastida inguruetan ibili ginen bertsozaleok giro ederrean. Ohitura den legez, musika, dantza, bertso jarriak, bat-batekoak… denetik egon zen Bizkaiko bertsozaleen jai handian.

Argazki galeria: