Bertsolaritza ikasleak irratian

2014/01/17
Urtarrilean hasi eta maiatzera bitartean Bizkaiko Bertsozale Elkartearen proiektuaren ikasleak astero entzungo ditugu Bizkaia Irratiko Zortziko Txikia irrati programan.

 

Lehen hezkuntzako boskarren eta seigarren mailetako ikasleek doinuak, neurriak, bertso zaharrak eta bertsolaritzeari buruz hitz egiten dute. Ikastetxe bakoitzak aste batean parte hartzen du, gelan egindako lana uhinen bidez zabalduz. 

Oraingo astean Garcia Rivero LHIko ikasleek hartu dute parte. Ikastetxea Atxurin dago, Bilbon.