Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Bertso Topaketekin eman zaio amaiera 2016-2017 ikasturteari

2017/06/15
Bermeo, Barakaldo, Muskiz, Erandio, Gernika-Lumo, Txorierri, Zornotza eta Galdakao izan dira bertso topaketen azkenengo geralekuak

Indartsu agurtu dute ikasturtea “gu ere bertsotan” proiektuko bertsolaritza ikasleek. Ikasturtean zehar gelan landutako bertsoak abestu dituzte eszenatoki gainean. Mikrofonoa eskuan, ikastetxeka eta ikasgelaka igo dira eta “ama begira zazu“ edo “txikitin parian“doinuekin egin diote errepasoa ikasturteari.

Izan ere asko dira bertsolaritza klaseetan landu dituzten kontzeptuak. Bertsoa ez da neurria, errima eta doinua soilik. Ikasleek bertsoa komunikatzeko bitartekoa dela ikasi dute eta hizkuntzarekin jolastea ondo pasatzeko tresna ez ezik, eguneroko bizitzan erabilgarria badela ikasi dute bertsotan aritzea.

Batzuk zuzendaritzara joan dira ikasturtean zehar eskariak bertsotan egitera, komikiak landu dituzte bertsotan, Olentzerori gutuna errimatuz idatzi zioten Gabonetan, Santa eskeko koplak berriztu dituzte, Txanogorritxok bertsotan egin dezakeela frogatu dute eta ikasturte amaieran, erakundeen laguntzarekin bertso topaketa. Musikaria, bertsolariak zuzenean, ikus-entzunezko irudiak izaten dira baina benetako protagonistak hirugarren zikloko neska eta mutilak dira egun horretan.

Herri askotan elkartu dira bertsolaritzako ikasle gazteak. Bermeon Kafe Antzokian batu ziren, Barakaldon Clara Campoamor kultur etxea aukeratu zuten, Muskizen Meatzari aretoan, Erandion merkatu zaharra bertso berriz jantzi zuten, Gernika-Lumon Lizeo antzokian taularatu ziren gaztetxoak, Txorierrin Sondikako kultur etxean, Zornotzan Zornotza aretoa goraino beteta zegoela ospatu zen bertso topaketa eta Galdakaon Torrezabal kultur etxeko eserlekuak beterik zirela hasi entzun ziren bertso doinuak.

Amaieran, parte hartzaile, gonbidatu eta gaztetxoen artean diplomak banatu eta bertso polit bat abesten da. Hauxe aurtengoa: