Bertso eskolen ikasturtea urrian hasiko da

2016/10/04
Udako etenaren ostean Bizkaiko bertso eskolek berriro zabalduko dituzte ateak urrian.

Urrian hainbat aisialdi aukera zabaltzen dira. Asko dira ingelesa ikastera animatzen direnak edo ikastaroetan izena ematen dutenak. Bertso eskolek ere udako etenaren ostean, berriro zabalduko dituzte ateak.

Bizkaian 26 bertso eskola asko daude, eskualde guztietan, hirigunean zein herrietako auzoetan. Batzuk asteroko dinamikaz, beste batzuk afal giroko kantuaren hotsez, bertsotara hurreratzea eta bertso munduan eragile aktibo izatea dute helburu. Bertsolariak plazaratzea, gazteak kantura ohitzea, gai jartzaile, epaile eta bertso saio antolatzaileen harrobia izatea…asko dira bertso eskolaren funtzioak.

Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi edo deitu Bizkaiko Bertsozale Elkartera: bizkaia.aisialdia@bertsozale.eus-era edo telefonoz 94 681 27 11.

Talde nortasuna indartu eta ingurune hurbileko ekintzetan eragin gura baduzu...