Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Bermeon izan du hirugarren geralekua Bizkaiko Eskolarteko Txapelketak

2015/05/21
Bederatzi gaztek hartu dute parte Eskolarteko Txapelketaren hirugarren kanporaketan. Hirugarren saioko irabazlea, eta finalerako zuzenean sailkatu den bertsolaria, Txaber Altube Sarrionandia izan da.

Gaur arratsaldean Bermeoko Eleizalde ikastolan izan den saioak eman dio jarraipena aurtengo bat-bateko Bizkaiko Eskolarteko Txapelketari.

Gaurko saioan puntu gehien batu dituen bertsolaria Abadiñoko Txaber Altube izan da, eta beraz, ekainaren 6an, Igorreko Kiñu gaztetxean jokatuko den finalerako txartela eskuratu du.

 

Lau bertso eskoletako 9 bertsolarik hartu dute parte gaurko saioan:

Gernika-Lumo

    • Lurdes Ondaro
    • Beñat Bilbao
    • Julen Karrion

Abadiño

    • Txaber Altube

Larrabetzu

    • Leire Amenabar
    • Jon Larrabide

Uribe Kosta

    • Unai Mendiburu
    • Iratxe Olaizola
    • Izaro Rementeria

Eskolartekoa. Bermeo.  2015-05-21

Saioaren egitura:

Saioak zati bi izan ditu. Lehenengo zatian, ondorengoak izan dira bertsolariek egin behar izan dituzten lanak:

  • Berba 1 gaitzat emon eta bertso bat bota, gehienez 10eko handian.  
  • Lau oinak emonda, bertso bat osatu.
  • Zortziko handian, bina bertso.

Bigarren atalera sailkatu diren bertsolariek ondorengo lanak egin behar izan dituzte: 

  • Zortziko txikian, bina bertso.
  • Bakarka, gai bati erantzunez, bertso 1, gehienez 10eko handian.

 Eskolartekoa Bermeo. 2015-05-21

Lehengo atalean puntu gehien lortu dituzten lau bertsolariak sailkatu dira bigarren atalera. Ondorengoak izan dira:  

  • Txaber Altube
  • Leire Amenabar
  • Lurdes Ondaro
  • Unai Mendiburu

 

Nahia Arrese gai-jartzaile gaztea aritu da gai emaile beharrean; epaimahaian, ostera, Leire Etxebarria, Jurgi Fuentes eta Beñat Romero egon dira.

Bihar, barikuan, jokatuko da laugarren eta azken kanporaketa, Elorrioko Txintxirri ikastolan, 15:00etatik aurrera.

Sailkapena:

Guztira 4 kanporaketa izango ditu eskolartekoak. Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, gainontzeko 4 bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira, ekainaren 6an, Igorreko Kiñu gaztetxean jokatuko den finalera. Egun berean ospatuko da Bizkaiko Bertso Eskolen eguna ere.