Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Begoñazpi ikastolako ikasleekin hasiko da Zortziko Txikia irrati saioa

2016/01/13
"Gu ere bertsotan" egitasmoaren barruan kokatzen den jarduera osagarri hau urtarrilean hasi eta ekainean amaituko da.

Astero-astero, Gu ere bertsotan ekimeneko bertsolaritza ikasleek tarte bat izango dute irratian. Zortziko Txikia, Bizkaiko Bertsozale ElkarteaBilboko Udala eta Bizkaia Irratiaren lankidetzaz antolatutako jarduera da, eta ikasgelan egiten den lana Bizkaia osora zabaltzeko aukera eskaintzen du.

Ikastetxe bakoitzeko ikasleak, bertsolaritza orduan prestatuko dute irrati saioa. Gidoia idatzi, bertsoak asmatu eta landuko dituzte. Bertso sortak abesteaz gain, oin ezkutuen jolasa eta bertso asmakizunen tartea ere izango da. Oin ezkutuen jolasean, oinik gabeko bertso bat kantatuko dute ikasleek, eta entzuleek asmatu beharko dituzte falta diren oinak. Bertso asmakizunen atalean ostera, ezkutuko hitza zein den igarri beharko dute.

Zapatu  goizetan Bizkaia Irratian izango da entzungai, zuzenean, 11:30etatik aurrera Zortziko Txikia irratsaioa, eta on line ere jarriko dute web orrian astelehenetan.

Lehenengo saioa, Begoñazpiko ikasleena, zapatu honetan, urtarrilaren 16an, izango da.