Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Sozial antzokia lepo Basauriko Bertso Topaketan

2017/05/03
700 gaztetxo inguru batu dira gaur goizean Sozial antzokian ospatu den Basauriko Bertso Topaketan

Basauriko ikastetxeetan bertsolaritza lantzen ari diren gazteak Sozial Antzokian batu dira gaur goizean bertsoez eta kantuez gozatzera.  

2017-05-03 Basauriko Bertso Topaketa

Arkaitz Estiballes bertso irakasle eta bertsolariak zuzendutako ekitaldian, Basauriko Arizko Ikastola, Basozelai-Gaztelu LHLI, Bizkotxalde HLHI, Etxegarai HLHI, Kareaga Goikoa HLHI, San Jose ikastetxea eta  Sofia Taramona HLHI ikastetxeetako gazteak batu dira. 

2017-05-03 Basauriko Bertso Topaketa

 Oier Ponce musikari ondarrutarraren kantaldiak girotu du topaketa, eta gazteek ere parte hartu dute, zelan ez. 5. mailako ikasleak ikusle etorri dira, eta 6. mailako talde denak igo dira oholtzara, eta bertsotan egin dute. Aipagarria da, hamar bertso doinu desberdinetan jardun dutela.