Balmaseda ere bete dute bertsozale gazteek

2015/05/11
Balmasedako Klaret antzokia bertsozale gaztez bete da gaur goizean.

Bertso giro ederrean elkartu dira gaur goizean 3 ikastetxetako 260 gaztetxo inguru. Bertsoa ardatz hartuta, ikasturte honetako 3. topaketa gidatu du Aitor Arrutia Azkuetak.

Balmasedako Topaketa 2015-05-11

Gazteak kantuz aritu dira Beñat Aiartza Santa Cruz gitarra jolearen laguntzaz, kantu zehar eta berriak kantatu dituzte. Ikasgelan landutako bertso sortak ere abestu dituzte taldeetan oholtzara igota.

Eta bat-bateko bertsolariak entzuteko aukera ere izan dute Klaret antzokian batutakoek. Bertsotan jardun dute Inazio Vidal Gurrutxaga eta Jon Martinez Beaskoetxea bertsolariek.

Topaketa amaitzeko, Balmasedako bertso paper lehiaketako sari banaketa egin dute aretoan bertan. Txaloz hartu dituzte sarituak beste ikasle guztiek.