Bagoaz Errioxara!

2014/09/04
Urteroko moduan Errioxaldia antolatu du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak irailaren lehenengo zapaturako. Bazkide guztiak gonbidatuta daude aurten; egun pasa ederra izango da.

Irailaren 6rako antolatu du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Errioxara bidaia. Urtero egiten den egun pasa eder honetan Arabar errioxako inguruaz eta bertako produktuez gozatzeaz gain, bertsotan eta kantuan ibiltzen dira Errioxaldira joaten direnak. Aurtengoan Bizkaiko Bertsozale Elkarteko bazkide guztiak daude gonbidatuta.

Kopla jarriak kantatu, bazkaldu, lagun artean egon eta bertso eta doinuz alaitutako arratsaldea izango da zapatukoa. Baten batek izena eman nahi badu, denboraz dabil oraindino.