Azaroaren 25ari bertsotan, eskolan

2015/11/25
Gaur, azaroak 25, indarkeria matxistaren kontrako eguna denez, gaiari buruz bertsotan aritu dira ikasleak.

Ikasturte hasieragaz batera bueltatu zen Gu ere bertsotan proiektua ikastetxeetara, eta gaztetxoak fin-fin ari dira hizkuntzagaz olgetan; ideiak, argudioak eta errimak lotuz.

Gaurko moduko egunei ere euren ekarpen txikia egiten diete ikastetxeetan bertsoen bidez. Hemen adibide txiki bi:

Lemoako futbol zelaian puntu morea osatu zuten herriko eragileek pasadan zapatuan. Bertsolaritza ikasleek ere parte hartu zuten ekitaldian, eta ikasleetako batek egindako hurrengo bertsoak kantatu zituzten ekitaldian:

Azaroak 25. Lemoa

 

Santurtziko Serantes ikastetxekoek ere bertso sortak osatu dituzte, eta irudi hauek sortu:

Azaroak 25. Serantes IIAzaroak 25. Serantes

 

Abanto-Zierbenako El Casal ikastetxekoek ere txukun-txukun osatu dituzte bertsoak:

Azaroak 25. El Casal

 Sestaoko Kueto ikastetxeko 6. mailekoen bertsoak hemen: 

Azaroak 25. Kueto