Aritz Landetak irabazi du Eskolarteko 3. kanporaketa

2017/05/16
Gaur Getxoko Azebarrin jokatu da eskolarteko 3. kanporaketa, eta Aritz Landeta Terceñok, saioa irabazita, finalera sailkatzea lortu du.

Gaur arratsaldean, Getxoko Azeberrin, Bizkaiko Eskolarteko 3. kanporaketa jokatu da, eta saioan puntu gehien lortu dituen bertsolaria, eta beraz, saioa irabazi eta finalerako txartel zuzena lortu duena Aritz Landeta izan da. 

2017 05 16 eskolartekoa IMG 5312

Bederatzi bertsolari aritu dira Azeberrin bertsotan: Aritz Landeta, Eneko Elordui, Mikel Arrate, Oihan Diaz, Naroa Torralba, Xabier Mardones, Amaiur Atxa, Aritza Orue, Ainhoa Gorostiaga eta Iker Larizgoitia.

2017 05 16 eskolartekoa IMG 5262

Epai mahaia Iñaki Aurrekoetxea, Alaitz Etxanobe eta Josu Telleriak osatu dute. Gai emaile beharretan Beñat Vidal ibili da.

2017 05 16 eskolartekoa IMG 5274

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketak 4 kanporaketa ditu, bihar, Deustuko Mullerenean izango da laugarrena. 

2017 05 16 eskolartekoa IMG 5287

Kanporaketa bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, eta gainontzeko laurak puntuazioz sailkatuko dira.

Finala, ekainaren 3an izango da Markina-Xemeinen. Bazkari txartelak salgai daude dagoeneko.