Abanto-Zierbenan ospatu dute apirileko azken bertso topaketa

2014/04/11
150 gazte elkartu dira Abanto-Zierbenako Las Carreras auzoan bertsoagaz gozatzera; maiatzean eta ekainean egingo dira topaketa gehiago.

Bertso giro ederrean elkartu dira gaur goizean Abanto-Zierbenako topaketan. Danera, lau ikastetxetako 150 gazte inguru elkartu dira Las Carreras auzoko Montaño aretoan.

Tartean, Inazio Vidal eta Onintza Enbeita bertsolariak aritu dira bat-batean bertsotan.

Gainera, Aitor Agirre gitarra jolearen laguntzagaz be kantuan aritu dira gazteak.

Topaketa honegaz amaitu dira apirilekoak; maiatzean eta ekainean egingo dira gehiago.