Bizkaia

Abanto-Zierbenan egin da ikasturte honetako lehenengo bertso topaketa

2015/04/24
Ehundik gora gazte elkartu dira Abanto-Zierbenako Las Carreras auzoan bertsoagaz gozatzera; maiatzean eta ekainean egingo dira topaketa gehiago.

Bertso giro ederrean elkartu dira gaur goizean Abanto-Zierbenako topaketan. Denera, bost ikastetxetako 120 gazte inguru elkartu dira Las Carreras auzoko Montaño aretoan, Idoia Anzorandia Kareagaren zuzendaritzapean.

Topaketa. Abanto-Zierbena. 2015-04-24

Musika eta bertsoz osatutako topaketa izan da. Gaztetxoek ikastetxean landutakoa ekarri dute jendaurrera, Inazio Vidal Gurrutxaga eta Onintza Enbeita Maguregi bertsolariak aritu dira bat-batean bertsotan eta Beñat Aiartza Santa Cruz gitarra jolearen laguntzagaz areto osoak abestu ditu kantu zahar eta berriak.

Topaketa. Abanto-Zierbena 2015-04-24

Topaketa hau izan da ikasturteko lehenengoa. Hurrengoa, maiatzaren 6an izango da Barakaldoko herri plazan.