700 ikasle elkartu dira Basauriko bertso topaketan

2014/05/13
Zazpi ikastetxek parte hartu dute topaketan, eta bertso giro ederrean pasatu dute goiza ikasleek.
Basauriko Social Antzokiak 700 bertsozale gazte elkartu ditu gaur goizean ospatu den bertso topaketan. Zazpi ikastetxeetako ikasleak elkartu dira, 5. eta 6. mailako ikasle guztiak.

Ikasle guztiek kantatu dute oholtzan, ikasturtean eduki dituzten abenturak beste ikasleei plazaratuz.

Gaurkoan dinamizatzaile eta inprobizatzaile beharretan Arkaitz Estiballes Bizkaiko Bertsolari Txapelduna aritu da, eta kantuan eta jai giroan jarri ditu 700 ikasleak.

Aitor Agirre gitarra jolearen laguntzagaz be kantuan aritu dira gazteak.

Topaketa hau maiatzeko lehenengoa izan da; eguenean izango da bigarrena, Zornotzan.