Biografiak

Bertsolaritzan inoiz era batera edo bestera partaide diren eta izan diren pertsonen biografien datu-basea osatu da Haitzondo proiektuan.

Zer da Haitzondo?

Bertsolaritzan inoiz era batera edo bestera partaide diren eta izan diren pertsonen biografien datu-basea da.

Nork kudeatzen du Haitzondo?

Bertsozale Elkarteak. Euskal Herriko Ikerkuntza Sailak bideratuta, Herrialdeetako elkarte bakoitzak bere herrialdean bertsolaritzaren inguruan dabiltzan edo ibili diren pertsonen berri jaso eta datu-base honetan bildu ahal izango du.

Zertarako erabiliko da?

Bertsolaritzaren inguruan dabiltzan pertsonen berri emateko erabiliko da, bi mailatan:

a. Interneten publiko egingo den informazio orokorra (BDB datu-base honen bidez): Bertsozaleek, bertso-saio antolatzaileek edo hedabideek eskatzen dituzten pertsonei buruzko galderei erantzuteko izango da.

b. Elkarteak Xenpelar Dokumentazio Zentroaren bidez kudeatuko duen informazio biografikoa: bertsolaritzaren ezaugarri eta bilakaerari buruzko ikerketa eta lanak burutu ahal izateko erabiliko da, datu hauen erabilpen duina ziurtatuz.

Zer egin behar duzu zure datuak eguneratu edo zuzendu ahal izateko?

Zure herrialdeko Bertsozale Elkarteko eragilearekin jarri harremanetan eta zure datuen fitxa aldatzeko edo betetzeko modua eskainiko dizu. Berak emango dizkizu behar dituzun argibide guztia

  • Arabako Bertsozale Elkartea: Asier Lafuente. araba[abildua]bertsozale.eus
  • Bertsularien lagunak: Mari Karmen Albizu. iparraldea[abildua]bertsozale.eus
  • Bizkaiko Bertsozale Elkartea: Ione Narbaiza.  bizkaia[abildua]bertsozale.eus
  • Nafarroako Bertsozale Elkartea: Lorea Arburua. nafarroa[abildua]bertsozale.eus
  • Gipuzkoako Bertsozale Elkartea: Edurne Soraluze. gipuzkoa[abildua]bertsozale.eus

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero...

Jarri zure herrialdeko Bertsozale Elkarteko eragilearekin harremanetan

Bertsozale Elkartetik, datu-base hau betetzen eta eguneratzen egindako ahalegina eskertu nahi dizugu.

Milesker!!