Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Barakaldo

Barakaldoko BECen (Bizkaia) jokatuko da 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala.

Egin beharreko lanak

GOIZEAN (11:00)

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
  • Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
  • Kartzelako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

 

ARRATSALDEAN (16:30)

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean.
  • Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte.
  • Banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

 

Buruz burukoan

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
  • Binaka, gaia emanda, launa bertso zortziko txikian.
  • Kartzelako lana: 
    1. Banaka, hitza gaitzat emanda, bertso bat bederatziko txikian.
    2. Gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

- Bertso-estrofak izendatzeko irizpideak lanaren arabera, "Hamalukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz" deitzen zaio bederatziko txikiari Hegoldean, eta "Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa" Iparraldean.

Aurkezleak: Inazio Usarralde Arantzadi, Maite Berriozabal Berrizbeitia, Joana Itzaina Malharin eta Saroi Jauregi Aiestaran.

Fitxa

Eguna
2017/12/17
Ordua
11:00
Mota
Finala
Herria
Barakaldo
Tokia
Bilbao Exhibition Centre