Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Baigorri

Lehen final laurdena jokatuko da Baigorrin (Baxenabarre).

Laguntzailea:

Baigorriko Herriko Etxea

Baigorriko Herriko Etxea

Puntuazio taula

8H 8T PE 10T Bakarka Guztira
Alaia Martin 153.50 128.00 131.50 146.50 152.50 712.00
Aimar Karrika 131.00 129.50 135.50 124.00 131.50 651.50
Beñat Ugartetxea 115.00 135.00 133.50 115.00 133.00 631.50
Ander Lizarralde 132.50 117.00 122.50 127.00 128.00 627.00
Mikel Artola 123.50 119.50 123.00 135.00 119.00 620.00
Xabi Maia 125.50 120.50 113.50 121.00 118.00 598.50

Bertsoaldiak

Mikel Artola Hasierako agurra
Aimar Karrika Hasierako agurra
Beñat Ugartetxea Hasierako agurra
Alaia Martin Hasierako agurra
Xabi Maia Hasierako agurra
Ander Lizarralde Hasierako agurra
Mikel Artola, Aimar Karrika 8ko nagusia

Gurasoak dira Mikel eta Aimar. Hauen alabak orain 5 urte amaitu zituen ikasketak. Geroztik, han eta hemen ari izan da lanean, baina erraten du ez daukala etxetik joateko diru nahikorik.

Beñat Ugartetxea, Alaia Martin 8ko nagusia

Lagunak dira Beñat eta Alaia. Bestan dabiltzala, hauen lagun bat borrokan hasi da ondokoekin. Tartean sartuta, borroka baretzea lortu dute Beñatek eta Alaiak. Ez da lagunak horrelako zerbait egiten duen lehen aldia.

Xabi Maia, Ander Lizarralde 8ko nagusia

Beren herriko kultur elkartearen sortzaileak dira Xabi eta Ander. Elkartearen jardunari eusteko, ezinbestekoak izan dira urteetan. Azkenaldian, ordea, jende berria hurbildu da ardurak hartzeko prest.

Aimar Karrika, Beñat Ugartetxea 8ko txikia

Aimarrek arropa denda bat du. Bañat Aimarren dendara etorri den bakoitzean, arropa andana probatu eta deus erosi gabe atera da. Oraintxe dator berriro.

Ander Lizarralde, Mikel Artola 8ko txikia

Ander parkeko banku batean dago. Mikel ondoan jarri zaio. Ogi papurrez beteriko poltsa atera, eta usoei jaten ematen hasi da Mikel. Inguru guztia bete zaie usoz.

Alaia Martin, Xabi Maia 8ko txikia

Alaia ama eta Xabi semea dira. Xabi semeak argazkilaritza ikastaro bat egin du, eta amaierako lana egiteko etxeko egunerokotasunari atera nahi dizkio argazkiak. Ordubete darama etxean Alaiaren atzetik argazkiak atera eta atera.

Mikel Artola Puntuari erantzunak

Sukaldari lanetan / moldatzen al zara?
Ba al dakigu zer den / erosten duguna
Modan jarrita dago / ekologikoa

Aimar Karrika Puntuari erantzunak

Nola moldatzen zara / gauez lo hartzeko?
Ohean sartu eta / orduak luzeegi
Loa ere neurrian / osasungarria

Beñat Ugartetxea Puntuari erantzunak

Denon eskubidea / da etxebizitza.
Alokatzea ez da / merke ateratzen
Batzuk etxerik gabe / besteek hamaika

Alaia Martin Puntuari erantzunak

Irailak dakarkigu / kurtso hasiera
Futbola, ingelesa / musika eskola
Onenak izateko / presio galanta

Xabi Maia Puntuari erantzunak

Nola sentitzen zara / ispilu aurrean?
Gaztetako sasoia / balitz betirako
Itxura ona ez da / beti erreala

Ander Lizarralde Puntuari erantzunak

Turistaz bete dira / aurten hainbat bazter
Salneurriak denontzat / igo dira udan
Denok izaten gara / turista kanpoan

Mikel Artola, Alaia Martin 10eko txikia

Mikel irrati euskaldun bateko zuzendaria da, eta Alaia, bertako esataria. Alaiak gazteendako musika saio bat gidatzen du. Entzuleek euskal musikarik eskatzen ez dutela eta, kezkatuta etorri da gaur Alaia Mikelengana.

Aimar Karrika, Xabi Maia 10eko txikia

Aimar adineko baserritarra da. Xabik ogi banaketan egiten du lan, eta urteak dira egunero pasatzen dela Aimarren baserritik. Gaur, Xabik Aimarri erran dio okindegiak banaketa zerbitzua kenduko duela.

Beñat Ugartetxea, Ander Lizarralde 10eko txikia

Bikotea izan ziren Beñat eta Ander urte askoan. Orain dela urte eta erdi bukatu zen hauen harremana. Geroztik, gaur ikusi dute elkar lehen aldikoz. Anderrek bere haur sortu berria aurkeztu dio Beñati.

Mikel Artola Kartzela

Komisaldegitik deitu dizute agertu dela esanez.

Aimar Karrika Kartzela

Komisaldegitik deitu dizute agertu dela esanez.

Beñat Ugartetxea Kartzela

Komisaldegitik deitu dizute agertu dela esanez.

Alaia Martin Kartzela

Komisaldegitik deitu dizute agertu dela esanez.

Xabi Maia Kartzela

Komisaldegitik deitu dizute agertu dela esanez.

Ander Lizarralde Kartzela

Komisaldegitik deitu dizute agertu dela esanez.

Xabi Maia Bukaerako agurra
Mikel Artola Bukaerako agurra
Ander Lizarralde Bukaerako agurra
Beñat Ugartetxea Bukaerako agurra
Aimar Karrika Bukaerako agurra
Alaia Martin Bukaerako agurra

Albisteak

Alaia Martin zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara

Alaia Martin zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara

2017/09/23

Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen final laurdena jokatu da gaur Baigorrin.

Alaia Martin zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara - Gehiago irakurri

Lehen sei bertsolariak oholtzara, Baigorriko final laurdenean

Lehen sei bertsolariak oholtzara, Baigorriko final laurdenean

2017/09/22

Bihar abiatuko da Baigorrin Bertsolari Txapelketa Nagusia. Sei bertsolari igoko dira oholtzara: Aimar Karrika, Ander Lizarralde, Alaia Martin, Beñat Ugartetxea, Mikel Artola eta Xabi Maia. Joana Itzainak aurkeztuta, 17:00etan hasiko da Ezker paretan jokatuko den saioa. Amaitu da internet bidezko sarrerak eskuratzeko epea. Baigorrin, arratsaldeko hiruretan zabalduko da txarteldegia, aretoan bertan. Aretoko ateak 16:00etan irekiko dira. Sarrerak ez dira zenbakituak. 

Lehen sei bertsolariak oholtzara, Baigorriko final laurdenean - Gehiago irakurri

Baigorriko Basaizea elkartea, euskal kulturaren hauspoa

Baigorriko Basaizea elkartea, euskal kulturaren hauspoa

2017/09/22

Bihar abiatuko da Baigorrin Bertsolari Txapelketa Nagusia. Saioa antolatzeko orduan ezinbestekoa izan da Baigorriko Herriko Etxearen laguntza, baita Basaizea elkartearena ere. Mota guztietako kultur ekitaldiak antolatzen ditu Basaizeak urte osoan zehar eta horien artean bertsolaritzak leku nabarmena izan ohi du. Horrez gain, Etxauzia proiektua ere sostengatzen du Basaizeak.

Baigorriko Basaizea elkartea, euskal kulturaren hauspoa - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2017/09/23
Ordua
17:00
Bertsolariak
Mota
Final laurdenak
Herria
Baigorri
Tokia
Ezker pareta