Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bertsoaldiak

Getxo | irailak 24

Alaia Martin Hasierako agurra
Unai Mendizabal, Alaia Martin 8ko nagusia
Unai eta Alaia. Lagunak zarete Unai eta Alaia. Badira urte batzuk arropak eskuz egiten hasi zinetela. Hasieran zuentzat egiten zenituzten; ondoren, baita inguruko lagunentzat ere. Zuk, Unai zuen sorkuntzak salgai jartzeko gogoa daukazu; Alaiak, berriz, ez.
Alaia Martin, Oihana Bartra 8ko txikia
Alaia eta Oihana. Bizilagunak zarete, Alaia eta Oihana. Txandaka egiten duzue atariko garbiketa. Alaia konturatu zara Oihanak ez duela ganoraz garbitzen bere txanda heltzen denean.
Alaia Martin Puntuari erantzunak
Gaia: Zaintza-lana 1. Denok izaten dugu / zaintzaren beharra 2. Ordainduko bagenu / behar den bezala 3. Erakundeek ere / badute ardura
Peru Abarrategi, Alaia Martin 10eko txikia
Peru eta Alaia. Bikotea zarete, Peru eta Alai. Urteak dira lan egonkorra lortu, etxea erosi eta elkarrekin bizi zaretela. Peru, gaur, Alaiak proposatu dizu lana uztea, etxea saltzea eta munduko beste txoko batean hutsetik hastea.
Alaia Martin Ganbarako lana
Epailearen aurrera ekarri zaituzte. Esaten duzunak ez du zugan bakarrik eragingo.
Alaia Martin Bukaerako agurra

Elizondo | urriak 22

Alaia Martin Hasierako agurra
Alaia Martin, Onintza Enbeita 8ko nagusia
Alaia eta Onintza suhiltzaileak zarete. Maiz duzuen ordutegi eta txandekin ederki bizi zaretela aditu behar izaten duzue. Atzo istripu larri batean lan egin behar izan zenuten jendea ateratzen.
Joanes Illarregi, Alaia Martin 8ko txikia
Joanes semea eta Alaia gurasoa zarete. Zu Joanes sex shop edo denda erotiko batean hasi berri zara lanean. Lehen lan eguna duzu gaurkoa. Denda ireki berri duzu eta zure lehen bezeroa sartu da: Alaia zure gurasoa.
Alaia Martin, Unai Agirre Puntutan
Alaia eta Unai, berriki kiroldegian eman duzue izena elkarrekin. Makinen artean nondik hasi ez dakizuela zaudete.
Iñaki Apalategi, Alaia Martin Sei puntuko motza
Iñaki eta Alaia telebistako programa bateko aurkezleak zarete. Sare-sozialetan kritikak azaldu dira, erranez zuen itxura fisikoagatik zaudetela bertan, eta ez zuen gaitasunengatik. Iñaki, Alaiak sareetan kritika horiei erantzuteko asmoa duela erran dizu.
Alaia Martin Ganbarako lana
Eskua hartu dizu. Indartsuago sentitu zara.
Alaia Martin Bukaerako agurra

Amurrio | azaroak 19

Alaia Martin Hasierako agurra
Alaia Martin, Onintza Enbeita 10eko txikia
Alaia eta Onintza hilabeteak dira “sexu-lagunak” zaretela. Orain arte argi zenuten zuen harremana sexura mugatzen zela. Alaia, gaur Onintzak aitortu dizu zurekin maitemindu dela.
Aitor Bizkarra, Alaia Martin 8ko nagusia
Aitor eta Alaia haur jaioberri baten gurasoak zarete. Epaileak ez du zuen umeari ipini nahi diozuen izena onartzen eta beste bat ipintzea erabaki du.
Oihana Iguaran, Alaia Martin 8ko txikia
Oihana, autoa aparkatzen ari zarela, Alaia espaloitik hasi zaizu keinuka, laguntzeko asmoz. Aurpegi txarra ipini diozun arren, tematuta jarraitu du Alaiak. Azkenean kasu egin diozu eta lehenengo oharrarekin batera, atzeko autoari kolpe handia eman diozu.
Alaia Martin Puntuari erantzunak
1. Zeren alde egiten duzu zuk borroka? 2. Dena bihur liteke aldarrikapena
Alaia Martin Bakarka, gaia emanda
Gaur arte ez zara ausartu. Oraingoan erantzun egin duzu.
Alaia Martin Bukaerako agurra

Iruñea | abenduak 18

Alaia Martin Hasierako agurra
Alaia Martin, Maialen Lujanbio 8ko nagusia
Alaia eta Maialen, denda bat duzue elkarrekin itsasertzean. Klima aldaketaren ondorioak gero eta nabarmenagoak dira zuenean. Zuk Alaia, denda lekuz aldatu nahi duzu; Maialenek bertan jarraitu nahi du.
Alaia Martin, Sustrai Colina 8ko txikia
Alaia eta Sustrai, Iruñeko erraldoiak dantzatzera animatu zineten, eta gaur da kalejiran aterako zareten lehenengo eguna. Alaia, elkarren aurrean dantzan ari zaretela, gero eta okertuago ikusten duzu Sustrai.
Alaia Martin Puntuari erantzunak
Gaia: Pentsioak. 1. Gogor lan egin eta miseria jaso 2. Hil amaiera ez da denentzat berdina 3. Pentsiorik espero al duzu gerora?
Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin Sei puntuko motza
Beñat 25 urte eman dituzu kartzelan. Azken urteotan, zu preso sartu zintuztenean jaio gabe zegoen Alaia gazteak eskutitzak idatzi dizkizu. Duela gutxi aske geratu zinen. Gaur, kalean, Alaia gerturatu zaizu esanez bera dela eskutitzak idazten zizkizuna.
Alaia Martin Ganbarako lana
Irribarre konplizea egin diozue elkarri.
Alaia Martin Hasierako agurra
Alaia Martin, Aitor Mendiluze 10eko txikia
Aitor, gazte garaiko lagunen bazkaria antolatzen hasi zara. Alaiari deitu diozu izena eman dezan, baina pandemiaz geroztik, jende askorekin elkartzeak deseroso sentiarazten duela erran dizu.
Nerea Ibarzabal, Alaia Martin Puntutan
Alaia eta Nerea, bestaz besta janari azkarra saltzen duen furgoneta bat duzue. Gaur, Iruñeko Alde Zaharrean jarri zarete. Goizeko 06:00ak dira, eta jendea hurbiltzen hasi zaizue.
Alaia Martin Bakarka, gaia emanda
Gobernuz Kanpoko Erakunde bateko kidea zara. Gazara bidean zoaz bi hilabete pasatzera, bertako haurrekin lan egitera.
Alaia Martin Bukaerako agurra