Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Txapelketa Nagusien errepasoa, gaur gauean ETB1en

2017/10/23
Azken astelehenetan egin bezala, gaur gauean ere izango da Euskal Telebistako lehen katean bertsolaritzaz gozatzeko aukera: Txapelketa Nagusiei erreparatuko diegu, hasi 1967tik eta gaurdaino.

Aurten mende erdi bete da 1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusitik. Txapeldun Uztapide atera bazen ere, Xalbadorrek jasotako txistualdia bertsozaleen gogoetan iltzatu da.

Txapelketa hartatik 2013kora arteko errepasoa egingo da urriaren 23an. Ibilbide honetan luxuzko gonbidatuak izango ditugu: Mixel Itzaina, Nerea Ibarzabal, Uxue Alberdi eta Unai Iturriaga ariko zaizkigu txapelketek utzitakoa aletzen eta aztertzen.

Gaur, 22:30ean, ETB1en.

Azken astelehenetan bertsolaritzaz gozatzeko aukera, ETB1en.