Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Tolosako final laurdenerako sarrerak amaitu dira

2017/10/10
Urriaren 14an jokatuko da Tolosako Beotibar pilotalekuan Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken final laurdena. Salgai zeuden sarrera guztiak saldu dira beraz, larunbatean ez da leihatila zabalduko. Finalaurrekoetarako zein finalerako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.

Larunbatean emango zaio amaiera Tolosan Bertsolari Txapelketa Nagusiko final laurdenetako faseari. Beotibar pilotalekuan izango da saioa eta salgai zeuden sarrera guztiak saldu dira jada. Aforoa beteta, larunbatean ez da leihatila zabalduko. Aretoko ateak arratsaldeko 16:00etan irekiko dira.

Finalaurreko eta finalerako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai

Bertsozale Elkarteak gogorarazi nahi du txapelketako saio guztietan aforoa mugatua dela. Hori dela eta, saioetarako sarrerak aurrez erostea gomendatzen dugu.

Tolosako saioarekin amaituko dira final laurdenak.