Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Oion

Seigarren kanporaketa.

Puntuazio taula

8H 8Tx Puntuak 10Tx Kartzela Guztira
Etxahun Lekue 129.50 130.50 116.50 134.00 127.50 638.00
Miren Amuriza 119.50 125.50 124.50 129.00 130.00 628.50
Iratxe Ibarra 123.00 123.50 135.50 117.50 128.00 627.50
Eneritz Zabaleta 129.00 126.00 106.00 118.50 115.50 595.00
Maddi Sarasua 116.50 119.00 119.50 109.00 115.00 579.00
Manex Agirre 111.00 114.50 114.50 127.50 110.50 578.00

Argazkiak

Argazki gehiago

Bertsoaldiak

Eneritz Zabaleta, Iratxe Ibarra 8ko nagusia

Eneritzek eta Iratxek gaztetatik alkohola eta drogak izan dituzte lagun festetan. Uzteko garaia iritsi dela pentsatu dute.

Maddi Sarasua, Etxahun Lekue 8ko nagusia

Maddi eta Etxahun gurasoak dira. Hauen seme nerabea beti ikasi eta ikasi ari da, eta ez da etxetik apenas irteten.

Miren Amuriza, Manex Agirre 8ko nagusia

MIrenek eta Manexek irratian entzun dute guraso batek giltzurrun bat salgai jarri duela familian beste diru-sarrerarik ez dutelako .

Iratxe Ibarra, Maddi Sarasua 8ko txikia

Gaur goizean, Iratxe mendira joan da Maddirekin. Bidean, minutu oro geratzen da Maddi argazki bat atera eta Interneten zintzilikatzeko.

Manex Agirre, Eneritz Zabaleta 8ko txikia

Manex eta Eneritz bikotea dira. Atzo alaba zigortu zuten, eta ez du baimenik gaur gauean irteteko. Hauek afaria dute lagunekin, eta Manexi Eneritzek proposatu dio bera geratzeko etxean alabarekin.

Etxahun Lekue, Miren Amuriza 8ko txikia

Etxahun eta Miren lagunak dira. Miren Arte Ederrak ikasten ari da, eta gaur bere modelo izatea proposatu dio Etxahuni.

Eneritz Zabaleta Puntuari erantzunak

Kooperatibetatik / albiste tristea
Krisia zabaldu da / txoko guzitetan
Milioidunak ugari / munduan barrena

Iratxe Ibarra Puntuari erantzunak

Denda txikiak gero / eta larriago
Supermerkatuetan / badabil jendea
Bisitatzen al duzu / herriko azoka

Maddi Sarasua Puntuari erantzunak

Maitasuna gaztetan / beti gori-gori
Elkartu ta banatu / ikusten da sarri
Internet bidez inoiz / saiatu al zara?

Etxahun Lekue Puntuari erantzunak

Twitter, whatsapp ta facebook / nolako estresa
Konexiorik gabe / bizi al daiteke
Sarean ez badago / ez da existitzen

Miren Amuriza Puntuari erantzunak

Energia xahutzen / gu gara txapeldun
Garoña ere ez da / gelditu betiko
Berriztagarrietan / daukagu aukera

Manex Agirre Puntuari erantzunak

Europak gelditu du / Paroten doktrina
Giza eskubideak / denaren gainetik
Oraindik gauza asko / dago egiteko

Eneritz Zabaleta, Etxahun Lekue 10eko txikia

Futbol-talde garrantzitsu bateko jokalariak dira Eneritz eta Etxahun. Aspaldian partida guztiak aulkitik ikusten dituzte. Eneritz gustura dago. Etxahun ez.

Iratxe Ibarra, Miren Amuriza 10eko txikia

Iratxeri eta Mireni medikuak esan berri die amak alzheimerra duela. Iratxek esan egin nahi dio amari; Mirenek ez.

Maddi Sarasua, Manex Agirre 10eko txikia

Maddi eta Manex senideak dira. Tradizio luzeko upategi bat dute. Multinazional batek erosteko eskaintza egin die. Maddik saldu egin nahi du; Manexek aldiz, ez.

Eneritz Zabaleta Kartzela

Ahalik eta azkarren iritsi zara, baina dagoeneko berandu da.

Iratxe Ibarra Kartzela

Ahalik eta azkarren iritsi zara, baina dagoeneko berandu da.

Maddi Sarasua Kartzela

.Ahalik eta azkarren iritsi zara, baina dagoeneko berandu da.

Etxahun Lekue Kartzela

Ahalik eta azkarren iritsi zara, baina dagoeneko berandu da.

Miren Amuriza Kartzela

Ahalik eta azkarren iritsi zara, baina dagoeneko berandu da.

Manex Agirre Kartzela

Ahalik eta azkarren iritsi zara, baina dagoeneko berandu da.

Albisteak

Etxahun Lekuerentzat izan da Oiongo azken kanporaketa eta Tolosako finalaurrekorako txartela lortu du

Etxahun Lekuerentzat izan da Oiongo azken kanporaketa eta Tolosako finalaurrekorako txartela lortu du

2013/10/26

Etxahun Lekue nagusitu da Oionen jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken kanporaketan. Haren atzetik Miren Amuriza, Iratxe Ibarra, Eneritz Zabaleta, Maddi Sarasua eta Manex Agirre sailkatu dira.

Etxahun Lekuerentzat izan da Oiongo azken kanporaketa eta Tolosako finalaurrekorako txartela lortu du - Gehiago irakurri

Oionen jokatuko da larunbatean lehen faseko azken saioa

Oionen jokatuko da larunbatean lehen faseko azken saioa

2013/10/23

Oionen amaituko da larunbatean Bertsolari Txapelketa Nagusiko kanporaketetako azken saioa. Horren ostean jakingo da zeintzuk diren finalaurrekoetarako sailkatuko diren bertsolariak. Kanporaketa 17:30ean hasiko da Arroyo I pilotalekuan eta sarrerak www.bertsosarrerak.eu atarian salgai daude. Horrez gain, goizez upategiak bisitatzeko aukera izango dute bertsozaleek.

Oionen jokatuko da larunbatean lehen faseko azken saioa - Gehiago irakurri

“Inoiz espero izango ez genukeen gauza da Txapelketa Nagusiko saio bat Oionen izatea”

“Inoiz espero izango ez genukeen gauza da Txapelketa Nagusiko saio bat Oionen izatea”

2013/10/21

Oionek hartuko du larunbatean Txapelketa Nagusiko kanporaketetako azken saioa. Txandrio bertso eskola ari da Arabar Errioxako herrian bertsolaritza sustatzeko lanean. Arantxa Sobrino bertso eskolako kidea da eta haren esanetan pixkanaka bertsozaletasuna Oionen ere hedatzen ari da.

“Inoiz espero izango ez genukeen gauza da Txapelketa Nagusiko saio bat Oionen izatea” - Gehiago irakurri

Oiongo kanporaketan, ardoa dastatu eta bertsoekin gozatu

Oiongo kanporaketan, ardoa dastatu eta bertsoekin gozatu

2013/10/18

Ardoa da Arabar Errioxak duen altxorrik preziatueneteakoa. Horregatik, urriaren 26an Oionen egingo den Txapelketa Nagusiko azken kanporaketan bertsozaleek aukera ederra izango dute bertako ardoa dastatu eta haren inguruko sekretuak ezagutzeko. Saioaren egun berean, goizez, upategi bat doan bisitatzeko aukera izango dute saiora joaten direnek.

Oiongo kanporaketan, ardoa dastatu eta bertsoekin gozatu - Gehiago irakurri

Kanporaketa begirako girotze saioa antolatu dute Oionen

2013/10/11

Oionen jokatuko urriaren 26an den Bertsolari Txapelketa Nagusiko kanporaketa baino lehen, girotze saioa antolatu dute gaurko. Xebastian Lizaso eta Arrate Illaro bertsolariekhartuko dute parte, bertako Txandrio bertso eskolako kideekin batera.

Kanporaketa begirako girotze saioa antolatu dute Oionen - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2013/10/26
Ordua
17:30
Bertsolariak
Mota
Final laurdenak
Herria
Oion
Tokia
Arroyo I pilotalekua