Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Markina-Xemein

Bigarren kanporaketa.

Puntuazio taula

8H 8Tx Puntuak 10Tx Kartzela Guztira
Agin Laburu 134.00 137.50 144.50 147.00 136.50 699.50
Jone Uria 133.50 129.00 136.00 145.00 133.50 677.00
Onintza Enbeita 120.00 124.50 117.50 127.50 133.50 623.00
Eneko Abasolo "Abarkas" 112.50 138.50 103.50 122.50 122.50 599.50
Eneko Fernandez 118.00 120.50 115.50 123.50 120.50 598.00
Beñat Ugartetxea 105.50 118.00 129.50 110.00 114.50 577.50

Argazkiak

Argazki gehiago

Bertsoaldiak

Agin Laburu , Beñat Ugartetxea 8ko nagusia

Agin eta Beñat bikotea dira. Duela 10 urte etorri ziren lanera Euskal Herrira eta orain jaioterrira itzultzea erabaki dute. Maletak egiten hasi dira.

Eneko Abasolo "Abarkas" , Eneko Fernandez 8ko nagusia

Abarkas eta Eneko herri txiki bateko txikiteroak dira. Gaur itxi dute herrian zegoen azken taberna.

Onintza Enbeita , Jone Uria 8ko nagusia

Onintza eta Jone ahizpak dira. Aspaldiko partez jaiotetxetik pasatu direnean sasiz inguratuta dagoela ikusi dute.

Beñat Ugartetxea , Eneko Abasolo "Abarkas" 8ko txikia

Beñat eta Eneko kuadrila bereko bi lagun dira. Herriko jaietan tiralekuan (tiropitxonean) daude. Abarkasek 3 pelutxe lortu ditu dagoeneko eta Beñatek ez du zotz bat ere jo.

Jone Uria , Agin Laburu 8ko txikia

Jone eta Agin elkarrekin lan egiten duten sukaldari bi dira. Jonek 10 kilo hartu ditu azken urte betean Aginek berriz 10 kilo galdu ditu.

Eneko Fernandez , Onintza Enbeita 8ko txikia

Eneko eta Onintza bikotea dira. Enekok bere hainbat argazki eman dizkio Onintzari etxean jartzeko. Onintzak oraindik ez du bat ere jarri.

Agin Laburu Puntuari erantzunak

Ezagutzen al duzu / San Mames berria
Polita bada baina / garesti samarra
Bertso finala bertan / ospatu ezkero

Beñat Ugartetxea Puntuari erantzunak

Alkolarekin bada / arazo ugari
Edaririk onena / iturriko ura
Sarri edaten dugu / asko ta presaka

Eneko Abasolo "Abarkas" Puntuari erantzunak

Lan istripuak dira / albiste sarritan
Beti gelditzen dira / zenbaki hutsean
Lan baldintzetan jarri / behar da arreta

Eneko Fernandez Puntuari erantzunak

Hizkuntzak jakitea / premiazkoa da
Hizkuntzak ikasteko / hamaika eskola
Gero ahazten zaigu / lehendik dakiguna

Onintza Enbeita Puntuari erantzunak

Negua ez da txarra / oporretarako
Orain mundu osoa / daukagu aukeran
Gustura joan liteke / inork ordainduta

Jone Uria Puntuari erantzunak

Langabezia berriz / gora eta gora
Bertsolaririk bada / gaur egun lan barik
Lanik egin ezean / ezin jubilatu

Agin Laburu , Eneko Fernandez 10eko txikia

Agin eta Eneko anaiak dira. Oraintxe jakin dute zendu berri den beraien amak beste seme bat bazuela. Aginez ezagutu nahiko luke Enekok ostera ez.

Beñat Ugartetxea , Onintza Enbeita 10eko txikia

Beñat eta Onintza bikotea dira. Beñati Onintzak agindu zion jubilatutakoan denbora gehiago izango zuela berarekin egoteko. Jubilatu denetik, ordea, plan bat bestearen atzetik egiten du Onintzak Beñat kontuan hartu barik, eta Beñat nazkatuta dago.

Eneko Abasolo "Abarkas" , Jone Uria 10eko txikia

Abarkas eta Jonek oraintxe amaitu dute ume bat adoptatzeko prozesua eta iritsi da umea hartzeko garaia. Umeak bi neba arreba dituela jakin dute. Abarkasek hirurak adoptatu nahi ditu. Jonek bakarra.

Agin Laburu Kartzela

Orain arte maiz ikusten zenuten elkar. Aste bi dira zu ikustera etorri ez dela.

Beñat Ugartetxea Kartzela

Orain arte maiz ikusten zenuten elkar. Aste bi dira zu ikustera etorri ez dela.

Eneko Abasolo "Abarkas" Kartzela

Orain arte maiz ikusten zenuten elkar. Aste bi dira zu ikustera etorri ez dela.

Eneko Fernandez Kartzela

Orain arte maiz ikusten zenuten elkar. Aste bi dira zu ikustera etorri ez dela.

Onintza Enbeita Kartzela

Orain arte maiz ikusten zenuten elkar. Aste bi dira zu ikustera etorri ez dela.

Jone Uria Kartzela

Orain arte maiz ikusten zenuten elkar. Aste bi dira zu ikustera etorri ez dela.

Albisteak

Agin Laburuk eskuratu du finalaurrekoetarako txartela, Markina-Xemeinen irabazita

Agin Laburuk eskuratu du finalaurrekoetarako txartela, Markina-Xemeinen irabazita

2013/10/05

Agin Laburuk irabazi du Markina-Xemeinen jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren kanporaketan. Haren atzetik, hurrenez hurren Jone Uria, Onintza Enbeita, Eneko Abasolo "Abarkas", Eneko Fernandez eta Beñat Ugartetxea sailkatu dira. 880 bertsozale elkartu dira herriko pilotalekuan. Hurrengo saioa larunbatean jokatuko da Hendaiako Beltzenia ezker paretan.

Agin Laburuk eskuratu du finalaurrekoetarako txartela, Markina-Xemeinen irabazita - Gehiago irakurri

Eneko Abasolo "Abarkas"-ek Arkaitz Estiballes ordezkatuko du Txapelketa Nagusian

2013/10/04

Abasolok Markina-Xemeingo saioan bertan kantatuko du, Agin Laburu, Beñat Ugartetxea, Eneko Fernandez, Jone Uria eta Onintza Enbeitarekin batera. Saioa 17:30ean hasiko da herriko udal pilotalekuan eta ateak ordubete lehenago zabalduko dira.

Eneko Abasolo "Abarkas"-ek Arkaitz Estiballes ordezkatuko du Txapelketa Nagusian - Gehiago irakurri

Euskal Herriko Bertso Eskolen Egunak egun osoko festa bihurtuko du Markina-Xemeingo saioa

Euskal Herriko Bertso Eskolen Egunak egun osoko festa bihurtuko du Markina-Xemeingo saioa

2013/10/01

Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren kanporaketa Markina-Xemeinen egingo da. Saio hutsa baino zerbait gehiago, egun osoko festa izango da, egun horretan ere Euskal Herriko Bertso Eskolen Eguneko hirugarren edizioa ospatuko baita Markina-Xemeinen.

Euskal Herriko Bertso Eskolen Egunak egun osoko festa bihurtuko du Markina-Xemeingo saioa - Gehiago irakurri

Villabonan eta Markinan, sarrerak salgai

2013/09/19

Txapelketa osoan www.bertsosarrerak.eu ataria da sarrerak erosteko modua. Horrekin batera, saioak izango herrietan ere salmenta gune bana izango da. Hala nahiago badute inguruko bertsozaleek sarrerak horietan erosteko aukera izango dute.

Villabonan eta Markinan, sarrerak salgai - Gehiago irakurri

Bigarren saioarekin batera egingo da Euskal Herriko Bertso Eskolen Topaketa

Bigarren saioarekin batera egingo da Euskal Herriko Bertso Eskolen Topaketa

2013/09/17

Urriaren 5ean jokatuko da Txapelketako bigarren kanporaketa, Markina-Xemeinen. Baina ez da saio horretara mugatzen Bizkaiko herriak egun horretarako eskaintzeko duena, izan ere BEEEE... Egunaren hirugarren edizioarekin batera dator Bertsolari Txapelketa Nagusia.

Bigarren saioarekin batera egingo da Euskal Herriko Bertso Eskolen Topaketa - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2013/10/05
Ordua
17:30
Bertsolariak
Mota
Final laurdenak
Herria
Markina-Xemein
Tokia
Udal pilotalekua