Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Legazpi

Bosgarren kanporaketa.

Puntuazio taula

8H 8Tx Puntuak 10Tx Kartzela Guztira
Igor Elortza 130.00 117.50 139.00 141.50 151.00 679.00
Beñat Lizaso 125.00 123.50 135.00 124.00 135.50 643.00
Jokin Uranga 121.00 121.00 123.50 137.00 134.50 637.00
Iñigo Mantzizidor 'Mantxi' 114.50 119.50 142.00 124.00 132.50 632.50
Ainhoa Agirreazaldegi 125.00 123.50 115.50 125.50 111.00 600.50
Oihana Bartra 122.50 127.50 110.00 122.00 105.00 587.00

Argazkiak

Argazki gehiago

Bertsoaldiak

Oihana Bartra, Igor Elortza 8ko nagusia

Lantegi berean egiten zuten lan Oihanak eta Igorrek. Hilabeteak greban pasatu ondoren, gaur, kanpoko kamioiak lantegian sartu eta nola husten ari diren begira daude.

Iñigo Mantzizidor 'Mantxi', Beñat Lizaso 8ko nagusia

Gurasoak dira Mantxi eta Beñat. Duela pare bat hilabete joan ziren hiritik herri txiki batera bizitzera. Seme-alabak gusturago sumatzen dituzte.

Jokin Uranga, Ainhoa Agirreazaldegi 8ko nagusia

Jokin eta Ainhoa herri-harresian daude elkarri besotik helduta. Gaua iritsi da, eta poliziaren sirena-hotsak gero eta ozenago entzuten dituzte.

Igor Elortza, Iñigo Mantzizidor 'Mantxi' 8ko txikia

Igor eta Mantxik ostiralero jatetxe berean afaltzen dute. Igor beti jartzen da telebistari begira. Gaur, Mantxi eseri da telebistaren aurrean.

Ainhoa Agirreazaldegi, Oihana Bartra 8ko txikia

Elkarrekin bizi dira Ainhoa eta Oihana. Oihana akupuntura ikasten ari da, eta, gaur, orratz pila bat esku artean duela hurbildu zaio Ainhoari.

Beñat Lizaso, Jokin Uranga 8ko txikia

Beñatek eta Jokinek autoa txandaka eramaten dute lanera. Beñatek gidatzen duen guztietan, Jokin lokartu egiten da. Gaur ere, begiak ixten ari zaizkio.

Oihana Bartra Puntuari erantzunak

Etorkinak itsasoz / amets baten bila
Itsasoa ez dago / guztientzat bare
Nola hartzen ditugu / iritsitakoan

Igor Elortza Puntuari erantzunak

Noiz atera zenuen / zuk gidabaimena
Puntu denak mantentzen / ez dago erraza
Beti frenatzen dugu / radarren aurrean

Iñigo Mantzizidor 'Mantxi' Puntuari erantzunak

Zenbat diru behar da / ondo bizitzeko
Bostehun eurokoren bat / ba al duzu soberan
Gutxirekin bizitzen / ohituko bagina

Beñat Lizaso Puntuari erantzunak

Tuteran egingo da / Nafarroa oinez
Euskalduntze bidean / sendo Erribera?
Ezinbestekoa da / jendearen lana

Jokin Uranga Puntuari erantzunak

Ezin gara gaixotu / dirurik ezean
Botika hartu baino / hobe da zaintzea
Berriz hasi beharko / senda-belarrekin

Ainhoa Agirreazaldegi Puntuari erantzunak

Euskaltel Euskadiren / azken pedalkada
Txirrindularientzat / etorkizun beltza
Euskal zaleentzako / hutsune galanta

Oihana Bartra, Beñat Lizaso 10eko txikia

Oihana eta Beñat bikote hasi berria dira. Oihanak lehenago izandako harremanen berri ematen dio Beñati, xehetasunekin. Beñatek ez dio deus kontatzen.

Igor Elortza, Jokin Uranga 10eko txikia

Igor eta Jokin emakumeak dira. Ama izan nahian, tratamenduan hasi ziren aspaldi. Gaur Jokinek esan dio Igorri haurdun dagoela. Igorrek oraindik ez du lortu.

Iñigo Mantzizidor 'Mantxi', Ainhoa Agirreazaldegi 10eko txikia

Mantxi eta Ainhoa adineko bikotea dira. Medikuak zaintzeko esan dienetik Mantxik ohiturak aldatu ditu. Ainhoak lehengo moduan jarraitzen du.

Oihana Bartra Kartzela

Pozik zaude horrenbeste jende zoriontsu egitea lortu duzulako.

Igor Elortza Kartzela

Pozik zaude horrenbeste jende zoriontsu egitea lortu duzulako.

Iñigo Mantzizidor 'Mantxi' Kartzela

Pozik zaude horrenbeste jende zoriontsu egitea lortu duzulako.

Beñat Lizaso Kartzela

Pozik zaude horrenbeste jende zoriontsu egitea lortu duzulako.

Jokin Uranga Kartzela

Pozik zaude horrenbeste jende zoriontsu egitea lortu duzulako.

Ainhoa Agirreazaldegi Kartzela

Pozik zaude horrenbeste jende zoriontsu egitea lortu duzulako.

Albisteak

Igor Elortzak irabazi du azkenaurreko kanporaketa eta finalaurrekoetarako txartela lortu du

Igor Elortzak irabazi du azkenaurreko kanporaketa eta finalaurrekoetarako txartela lortu du

2013/10/19

Igor Elortza nagusitu da Legazpin jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko bosgarren kanporaketan. Haren atzetik, Beñat Lizaso, Jokin Uranga, Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Ainhoa Agirreazaldegi eta Oihana Bartra sailkatu dira. Lehen faseko azken saioa Oionen jokatuko da hilaren 26an eta han erabakiko da finalaurrekoetan nork kantatuko duen.

Igor Elortzak irabazi du azkenaurreko kanporaketa eta finalaurrekoetarako txartela lortu du - Gehiago irakurri

Legazpik hartuko du Txapelketa Nagusiko bosgarren kanporaketa

Legazpik hartuko du Txapelketa Nagusiko bosgarren kanporaketa

2013/10/18

Bertsolari Txapelketa Nagusiko bosgarren kanporaketa jokatuko da larunbatean Legazpin. Saioa herriko Urbeltz pilotalekuan izango da, 17:30ean hasita. Sarrera guztiak salduta daude, hortaz ez da lehiatila irekiko.

Legazpik hartuko du Txapelketa Nagusiko bosgarren kanporaketa - Gehiago irakurri

Legazpiko kanporaketako sarrerak amaitu egin dira

2013/10/15

Txapelketa Nagusiko bosgarren kanporaketa jokatuko da larunbatean Legazpin eta dagoeneko sarrera guztiak saldu dira. Hortaz, larunbatean ez da lehiatila zabalduko. Datorren asteko Oiongo azken kanporaketarako zein gainerako saioetarako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eu atarian.

Legazpiko kanporaketako sarrerak amaitu egin dira - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2013/10/19
Ordua
17:30
Bertsolariak
Mota
Final laurdenak
Herria
Legazpi
Tokia
Urbeltz pilotalekua