Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Donostia

Seigarren finalaurrekoa (bigarren itzuliko bigarrena).

Puntuazio taula

10H 8Tx 10Tx Puntuka Kartzela Guztira
Igor Elortza 137.00 146.00 132.00 138.50 149.50 703.00
Alaia Martin 139.00 131.50 131.50 130.50 142.00 674.50
Aitor Sarriegi 135.50 130.00 135.50 132.50 140.50 674.00
Jon Martin 119.00 147.00 134.50 109.00 132.00 641.50
Etxahun Lekue 128.50 129.00 130.00 114.00 138.00 639.50
Fredi Paia 119.50 129.50 135.00 109.50 124.00 617.50

Bertsoaldiak

Jon Martin, Igor Elortza 10eko nagusia

Bi moja edo serora dira Jon eta Igor. Duela 50 urte emagin aritzen ziren. Haur lapurtuen kontua entzuten duten bakoitzean zer pentsatua ematen die.

Aitor Sarriegi, Etxahun Lekue Hasierako agurra

Aitor eta Etxahunen aita kartzelan zegoen hauek jaio zirenerako. Hogeita bost urte espetxean eginda, gaur utziko dute libre. Kartzelaren atarian daude, noiz irtengo den zain.

Fredi Paia , Alaia Martin 10eko nagusia

Auzo berean bizi dira Fredi eta Alaia. Jakin dute euren auzoan bideo-zaintzako kamerak jarri behar dituztela.

Jon Martin, Aitor Sarriegi 8ko txikia

Jon Aitor aspaldiko lagunarekin geratu da bazkaltzeko. Ordu erdi baino ez daramate elkarrekin, eta dagoeneko bost aldiz jo dio telefonoak Aitorri, eta oraingoan ere hartu egin du deia.

Igor Elortza, Fredi Paia 8ko txikia

Aita-semeak dira Igor eta Fredi. Igor, semea, spinning-eko irakaslea da. Fredi aita jubilatu berri da, eta spinning-eko ikastaroan hasi da gaur semearekin.

Etxahun Lekue, Alaia Martin 8ko txikia

Bikotea dira Etxahun eta Alaia. Etxahunek sarri leporatzen dio Alaiari ez dela batere erromantikoa. Gaur parrandan dabiltzala, kaleko saltzaile bat inguratu zaie arrosa argidunak eskainiz. Alaiak sei erosi dizkio.

Fredi Paia , Jon Martin 10eko txikia

Bikotea dira Fredi eta Jon. Jonen ama hil da, eta Frediri esan dio aita alarguna bien etxera ekarri nahi lukeela bizitzera.

Alaia Martin, Aitor Sarriegi 10eko txikia

Ibaiaren ondoan bizi dira Alaia eta Aitor. Azken urteetan askotan jasan behar izan dituzte uholdeak. Alaiak etxez aldatu nahi du; Aitorrek bertan jarraitu nahi du.

Igor Elortza, Etxahun Lekue 10eko txikia

Aitona-bilobak dira. Igor, bilobak urtero prestatzen du maitasun osoz aitonaren urtebetetzea. Aurten, Etxahun aitonak esan dio ez duela urtebetetzerik ospatu nahi.

Aitor Sarriegi, Fredi Paia Puntutan

Aitor eta Fredi udaleko langileak dira. Herritarrek egindako pintura ikastaro bateko margoen erakusketa bat muntatzen ari dira.

Etxahun Lekue, Jon Martin Puntutan

Etxahun eta Jon Donostiara bidean zetozela autoaren gurpil bat zulatu zaie. Bietako inork ez daki gurpila aldatzen.

Alaia Martin, Igor Elortza Puntutan

Auzolana antolatu dute Alaia eta Igorren herrian. Lanean ari diren tokira joan, eta begira daude.

Jon Martin Kartzela

Nekatuta zaude, baina badakizu ezin zarela gelditu.

Igor Elortza Kartzela

Nekatuta zaude, baina badakizu ezin zarela gelditu.

Aitor Sarriegi Kartzela

Nekatuta zaude, baina badakizu ezin zarela gelditu.

Etxahun Lekue Kartzela

Nekatuta zaude, baina badakizu ezin zarela gelditu.

Fredi Paia Kartzela

Nekatuta zaude, baina badakizu ezin zarela gelditu.

Alaia Martin Kartzela

Nekatuta zaude, baina badakizu ezin zarela gelditu.

Albisteak

Igor Elortzarentzat izan da Donostiako finalaurrekoa

Igor Elortzarentzat izan da Donostiako finalaurrekoa

2013/11/24

Igor Elortzak irabazi du Donostian jokatu den bigarren itzuliko bigarren finalaurrekoa. Haren atzetik Alaia Martin, Aitor Sarriegi, Jon Martin, Etxahun Lekue eta Fredi Paia sailkatu dira. 2.480 bertsozalek lepo bete dute Gaska kiroldegia. Hurrengo larunbatean Maule-Lextarren jokatuko da Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa eta bertan erabakiko da zeintzuk izango diren finalean kantatuko duten bertsolariak.

Igor Elortzarentzat izan da Donostiako finalaurrekoa - Gehiago irakurri

Donostian jokatuko da Txapelketa Nagusiko seigarren finalaurrekoa

Donostian jokatuko da Txapelketa Nagusiko seigarren finalaurrekoa

2013/11/22

Bigarren itzuliko bigarren finalaurrekoa izango da Donostiakoa. Aforo handitze aldera azkenean saioa Gaska kiroldegian izango da eta ez hasieran iragarrita zegoen moduan Atano III. pilotalekuan. Sarrera guztiak aurretik saldu dira, hortaz ez da takila zabalduko igandean. Saioa zuzenean segitzen ahalko da Hitzetik Hortzera eta Bertsoa.com-en bitartez.

Donostian jokatuko da Txapelketa Nagusiko seigarren finalaurrekoa - Gehiago irakurri

Donostiako finalaurrekorako azken sarrerak salgai

2013/11/19

Datorren igandean Donostian jokatuko den finalaurrekoa Gaska kiroldegian izango da. Atano III pilotalekuan izatekoa zen, baina sarrerak berehala saldu zirenez, bertsozale gehiagori aukera eman nahian leku aldaketa bideratzen aritu da txapelketako antolakuntza. Aldaketa emateko baimen guztiak eskuratu dira eta salgai dira, beraz, Donostiako saioa ikusteko azkeneko sarrerak www.bertsosarrerak.eu atarian.

Donostiako finalaurrekorako azken sarrerak salgai - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2013/11/24
Ordua
17:30
Bertsolariak
Mota
Finalaurrekoa
Herria
Donostia
Tokia
Gaska kiroldegia (Oharra: ez da Atano III pilotalekuan izango)