Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Onintza Enbeita Maguregi

Kazetaritzan lizentziatua da, eta kazetari, gidoilari eta irakasle lanak egin ditu. Umetatik bertso giroan hezia, 2006an iritsi zen lehenengoz Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera, eta harrezkero izan diren final guztietara sailkatu da Bizkaian. Hirugarren aldia du Txapelketa Nagusian.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Markina-Xemein

Onintza Enbeita, Jone Uria 8ko nagusia

Onintza eta Jone ahizpak dira. Aspaldiko partez jaiotetxetik pasatu direnean sasiz inguratuta dagoela ikusi dute.

Eneko Fernandez, Onintza Enbeita 8ko txikia

Eneko eta Onintza bikotea dira. Enekok bere hainbat argazki eman dizkio Onintzari etxean jartzeko. Onintzak oraindik ez du bat ere jarri.

Onintza Enbeita Puntuari erantzunak

Negua ez da txarra / oporretarako
Orain mundu osoa / daukagu aukeran
Gustura joan liteke / inork ordainduta

Beñat Ugartetxea, Onintza Enbeita 10eko txikia

Beñat eta Onintza bikotea dira. Beñati Onintzak agindu zion jubilatutakoan denbora gehiago izango zuela berarekin egoteko. Jubilatu denetik, ordea, plan bat bestearen atzetik egiten du Onintzak Beñat kontuan hartu barik, eta Beñat nazkatuta dago.

Onintza Enbeita Kartzela

Orain arte maiz ikusten zenuten elkar. Aste bi dira zu ikustera etorri ez dela.

 

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email