Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Nerea Elustondo Plazaola

Industria Ingeniaritzako ikasketak egin ditu. 13 urterekin hasi zen bertsotan, eta gaur egun Legazpiko Bertso Olariak taldeko kidea da. Besteak beste, Xenpelar eta Osinalde sariak irabazi ditu. 2001ean parte hartu zuen lehen aldiz Bertsolari Txapelketa Nagusian, eta aurtengoa bigarren aldia du.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Amasa-Villabona

Nerea Elustondo, Jon Martin 8ko nagusia

Nerea eta Jon bi langile dira. Enpresako egoera ez da hoberena, eta nagusiak bi aukera eman dizkie. Denoi soldata jaistea edo langile batzuk kaleratzea.

Iker Zubeldia, Nerea Elustondo 8ko txikia

Trenean elkarrea esertzea tokatu Iker eta Nereari. Abiatu orduko lo hartu du Ikerrek, eta burua Nerearen sorbaldan duela esnatu da.

Nerea Elustondo Puntuari erantzunak

Nola prestatu duzu / aurten txapelketa
Lagun asko biltzen da / bertso-eskoletan
Bertso-eskolen eguna / Markiñan da aurten

Odei Barroso, Nerea Elustondo 10eko txikia

Herentzian, amonaren bitxiak jaso dituzte Odeik eta Nereak. Odeik saldu egin nahi ditu denak, Nereak ez.

Nerea Elustondo Kartzela

Lekuko izan zara nahi gabe. Ez dakizu zer egin.

Gernika-Lumo

Jone Uria, Nerea Elustondo 8ko nagusia

Kale-garbitzaileak dira Jone eta Nerea. Gaurko greba-deialdian gutxieneko zerbitzuetan lan egitea egokitu zaie.

Nerea Elustondo, Julio Soto 8ko txikia

Elkarrekin bizi dira Nerea eta Julio. Julio astelehenero joan ohi da merkatura barazki eta fruituak erostera. Larunbata iritsi da, eta, astero bezala, usteldu egin dira denak.

Nerea Elustondo Puntuari erantzunak

Lagunak izatea / garrantzitsua da
Bakoitza dabil bere / zilborra(i) begira
Lagun asko al duzu / zure inguruan?

Jon Martin, Nerea Elustondo Sei puntuko motza

Jon, eskolako saskibaloi taldeko entrenatazailea da. Gaur Nerea eskolako zuzendariak esan dio lehiakortasuna gehiegi sustatzen duela.

Nerea Elustondo Kartzela

Nerea, denbora daramazu zure eskuei begira.

 

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email