Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Manex Agirre Arriolabengoa

Euskara teknikaria da. Arabako Bertsozale Elkarteko Komunikazio arduraduna da. Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan txapeldun atera zen Aramaioko taldearekin. 2011ko Arabako Txapelketan txapeldun izan zen. Lehen aldiz parte hartuko du Txapelketa Nagusian.

Biografia osoa BDBn

Saioak

Bertsoaldiak

Oion

Miren Amuriza, Manex Agirre 8ko nagusia

MIrenek eta Manexek irratian entzun dute guraso batek giltzurrun bat salgai jarri duela familian beste diru-sarrerarik ez dutelako .

Manex Agirre, Eneritz Zabaleta 8ko txikia

Manex eta Eneritz bikotea dira. Atzo alaba zigortu zuten, eta ez du baimenik gaur gauean irteteko. Hauek afaria dute lagunekin, eta Manexi Eneritzek proposatu dio bera geratzeko etxean alabarekin.

Manex Agirre Puntuari erantzunak

Europak gelditu du / Paroten doktrina
Giza eskubideak / denaren gainetik
Oraindik gauza asko / dago egiteko

Maddi Sarasua, Manex Agirre 10eko txikia

Maddi eta Manex senideak dira. Tradizio luzeko upategi bat dute. Multinazional batek erosteko eskaintza egin die. Maddik saldu egin nahi du; Manexek aldiz, ez.

Manex Agirre Kartzela

Ahalik eta azkarren iritsi zara, baina dagoeneko berandu da.

 

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email