Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Maialen Lujanbio Zugasti

Arte Ederretako lizentziaduna da, eta sorkuntzari emana bizi da. Ikastolako bertso-eskolan hasi zen bertsotan, eta 15 urterekin ekin zion plazaz plazako ibiliari. Bertsotik abiatutako zenbait proiektu ere egin izan ditu: Ornitorrinkus, Txori Mugariak… 2009ko Txapelketa Nagusiko txapelduna da.

Biografia osoa BDBn

Saioak

Bertsoaldiak

Barakaldo-BEC

Maialen Lujanbio Hasierako agurra
Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze 8ko nagusia

Elikagai-bankurako jendeak borondatez emandako janariak biltzen daramate goiz osoa Maialenek eta Aitorrek. Kamioia bete dute, eta oraindik beste hainbeste geratzen zaie sartzeko.

Amets Arzallus, Maialen Lujanbio 8ko txikia

Bikotea dira Amets eta Maialen. Maialenek jatetxe garesti batera gonbidatu zuen Amets afaltzera. Jaki batek kalte egin, eta ospitalean bukatu dute biek.

Maialen Lujanbio Puntuari erantzunak

Txapelketa hedatu / da mundu osora Diasporan badago / bertsozale franko Internetez goxatzen / al da herri-mina

Maialen Lujanbio, Sustrai Colina Sei puntuko motza

8 urteko haurrekin lan egiten duten bi irakasle dira Maialen eta Sustrai. Maialenek heriotzaren gaia lantzea proposatu dio Sustrairi, eta konturatu da Sustraik gaia saihestu nahi duela.

Maialen Lujanbio Kartzela

Egoerak beste aldean jarri zaitu

Maialen Lujanbio Hasierako agurra
Maialen Lujanbio, Igor Elortza 10eko txikia

Igor autobusean doala Maialen bere ondokoa telefonoz hizketan hasi da. Bikotekideak jo egiten duela eta gehiago ezin duela esanaz jardun da, negarrez hasi eta moztu duen arte. Musuzapia eskaini dio Igorrek.

Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi Puntutan

Herriko festetan, goizeko zortzietan, diana jotzen ari dira kalez kale Maialen eta Aitor.

Maialen Lujanbio Bakarka, gaia emanda

Adineko pertsona bat zara. Zure hiru seme-alabak txandaka arduratzen dira zutaz, eta lau hilabete ematen dituzu bakoitzaren etxean. Maleta egiteko unea da berriro ere.

Maialen Lujanbio, Amets Arzallus Sei puntuko motza

Bi pailazo zarete. Arratsaldea gaixo dauden haurrekin pasatu ondoren, ospitaletik ateratzera zoazte.

Maialen Lujanbio, Amets Arzallus 8ko txikia

Maialen Lujanbioren eta Amets Arzallusen bikotekideak zarete. Apustu-makinaren aurrean zaudete, 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapela nork irabaziko duen apustu egiten.

Maialen Lujanbio 9ko txikia

Altzoa

Maialen Lujanbio Bakarka, gaia emanda

Itzultzeko garaia da

Maialen Lujanbio Bukaerako agurra