Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Julio Soto Ezkurdia

Nekazaritza Ingeniaritza bukatu eta Euskal Filologia ikasten ari da. Iruñeko eta Lekunberriko bertso-eskoletan trebatu da. Nafarroako txapeldun izan da 2010. eta 2011. urteetan. Bigarren aldiz parte hartuko du Bertsolari Txapelketa Nagusian.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Hendaia

Julio Soto, Iñaki Apalategi 8ko nagusia

Julio eta Iñaki autoan doaz biak nahikoa edanak. Bien aitzineko autoak istripu bat izan berri du.

Felix Zubia, Julio Soto 8ko txikia

Felixek etxeko gela bat alokairuan jarri zuen, eta Juliok hartu zuen duela hilabete. Arratsaldero bezala, orain ere hasi da Julio tronpeta jotzen.

Julio Soto Puntuari erantzunak

Elizak omen daude / gero ta hutsago
Aita santu berria / ta eliza zaharra
Azkenekoz noiz joan / zinen elizara?

Julio Soto, Iñaki Zelaia 10eko txikia

Aita semeak dira. Julio semea eta Iñaki aita. Iñaki aspaldi alargundu zen, eta Juliok uste du bikote-laguna bilatu beharko lukeela.

Julio Soto Kartzela

Lor zenezakeen guztia lortu duzu, baina jendeak ez dizu begirune handirik.

Gernika-Lumo

Julio Soto, Jokin Uranga 8ko nagusia

Julio eta Jokinen alabak etxea erosi zuenean, berme-emaile izatea onartu zuten. Orain, hark ezin du etxearen hipoteka ordaindu, eta bankuaren jakinarazpena jaso dute gurasoek zorraren erantzule direla esanez.

Nerea Elustondo, Julio Soto 8ko txikia

Elkarrekin bizi dira Nerea eta Julio. Julio astelehenero joan ohi da merkatura barazki eta fruituak erostera. Larunbata iritsi da, eta, astero bezala, usteldu egin dira denak.

Julio Soto Puntuari erantzunak

Fagorrenak hartu du / itxura eskasa
Ia herri osoa / dago kekatuta
Aterabideren bat / aurkitu beharko

Amets Arzallus, Julio Soto Sei puntuko motza

Amets eta Julio biak doaz lanera egunero, beraien haur txikia zaintzailearekin utzita. Juliok proposatu du bietako batek lana, aldi baterako uztea, haurrarekin gelditzeko.

Julio Soto Kartzela

Julio, denbora daramazu zure eskuei begira.

Elizondo

Beñat Gaztelumendi, Julio Soto 10eko nagusia

Julio eta Beñat ixtera doan enpresa txiki bereko langileak dira. Gaur ere, telebistan ikusi dituzte erakunde publikoetako ordezkariak, enpresa handiei laguntzeko dirua emateko prest daudela erraten.

Julio Soto, Amets Arzallus 8ko txikia

Juliok eta Ametsek 40 urtekoen afaria dute gaur. Ametsek afari osoa darama haurrak goiti eta haurrak behiti, eta Julio asper-asper eginda dago.

Iñigo Mantzizidor 'Mantxi', Julio Soto 10eko txikia

Gurasoak dira Mantxi eta Julio. Hauen alabak plazaz plaza mutil-dantzak dantzatzeko asmoa agertu die. Mantxirii arras ongi iruditzen zaio; Julio beldur da jaso dezakeen tratuarengatik.

Unai Iturriaga, Julio Soto Puntutan

Unaik eta Juliok kiroldegiko dutxan topo egin dute. Gorputz eta buru xaboiz betea dutela, ura kendu dute.

Julio Soto Kartzela

Zure buruari hitza eman zenion azkenekio aldia izango zela. Berriro gertatu da.

 

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email