Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Jone Uria Albizuri

Matematikako lizentziaduna da. 12 urte zituela hasi zen Algortako Bertsolari Eskolan eta ordutik bertan jarraitzen du, partaide zein irakasle. 2010ean eta 2012an finalista izan da Bizkaiko Txapelketan. Bigarren parte-hartzea du Bertsolari Txapelketa Nagusian.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Markina-Xemein

Onintza Enbeita, Jone Uria 8ko nagusia

Onintza eta Jone ahizpak dira. Aspaldiko partez jaiotetxetik pasatu direnean sasiz inguratuta dagoela ikusi dute.

Jone Uria, Agin Laburu 8ko txikia

Jone eta Agin elkarrekin lan egiten duten sukaldari bi dira. Jonek 10 kilo hartu ditu azken urte betean Aginek berriz 10 kilo galdu ditu.

Jone Uria Puntuari erantzunak

Langabezia berriz / gora eta gora
Bertsolaririk bada / gaur egun lan barik
Lanik egin ezean / ezin jubilatu

Eneko Abasolo "Abarkas", Jone Uria 10eko txikia

Abarkas eta Jonek oraintxe amaitu dute ume bat adoptatzeko prozesua eta iritsi da umea hartzeko garaia. Umeak bi neba arreba dituela jakin dute. Abarkasek hirurak adoptatu nahi ditu. Jonek bakarra.

Jone Uria Kartzela

Orain arte maiz ikusten zenuten elkar. Aste bi dira zu ikustera etorri ez dela.

Gernika-Lumo

Jone Uria, Nerea Elustondo 8ko nagusia

Kale-garbitzaileak dira Jone eta Nerea. Gaurko greba-deialdian gutxieneko zerbitzuetan lan egitea egokitu zaie.

Amets Arzallus, Jone Uria 8ko txikia

Amets artzaina da. Bere artaldea etxeratzen ari dela, bidean Jone autotik klaxona jotzen hasi zaio erotu beharrean.

Jone Uria Puntuari erantzunak

Kirola negozio / bihurtuta dago
Kirolariak daude / iragarkietan
Askok hartzen dituzte / eredu modura

Jone Uria, Jokin Uranga Sei puntuko motza

Duela hiru urte banandu ziren Jone eta Jokin. Azkenaldian asko egoten dira elkarrekin. Jokinek Joneri proposatu dio berriz elkarrekin bizitzeko saiakera egitea.

Jone Uria Kartzela

Jone, denbora daramazu zure eskuei begira.

Maule-Lextarre

Sustrai Colina, Jone Uria 10eko nagusia

Emazteen kontrako indarkeria salatzeko elkarretaratzean bildu dira Sustrai eta Jone. Bertan, nehoiz baino gazte gehiago ikusten dute.

Jone Uria, Agin Laburu 8ko txikia

Elkarrekin bizi dira Jone eta Agin. Gaur Jonek Agin harrapatu du bere hortzetako eskuila erabiltzen.

Jone Uria, Unai Agirre 10eko txikia

Jone eta Unai haurdun daude biak. Jonek haurra etxean ukan nahi du. Unaik, berriz, ospitalean.

Jexux Mari Irazu, Jone Uria Puntutan

Jexux Marik eta Jonek arnoa dastatzeko ikastaro batean izena eman dute. Edalontzia eskuetan, lehendabiziko arnoa bota diete.

Jone Uria Kartzela

Nehork ez zuen espero baina lortu egin duzu.

 

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email