Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Jon Martin Etxebeste

Publizitatea eta Harreman Publikoetan lizentziatua da, eta gaur egun Gipuzkoako Bertsozale Elkartean ari da lanean, ikastetxeetan bertsolaritza eskolak ematen. Bertsolaritzarekin lotutako hainbat proiektu jarri ditu abian. Hirugarren aldiz kantatuko du Bertsolari Txapelketa Nagusian.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Amasa-Villabona

Nerea Elustondo, Jon Martin 8ko nagusia

Nerea eta Jon bi langile dira. Enpresako egoera ez da hoberena, eta nagusiak bi aukera eman dizkie. Denoi soldata jaistea edo langile batzuk kaleratzea.

Jon Martin, Alaia Martin 8ko txikia

Jon eta Alaia bien alabaren futbol-partida ikustera etorri dira. Jon lotsatuta dago Alaia oihuka ari baita partida hasi denetik.

Jon Martin Puntuari erantzunak

Autoa hartzen dugu / edozertarako
Errepide guztiak / dauzkagu gainezka
Gero ekologista / agertu ohi gara

Fredi Paia , Jon Martin 10eko txikia

Fredik eta Jonek bikote hasi berria osatzen dute. Fredi konturatu da jende aurrean Joni musu ematen dionean atzera egiten duela Jonek.

Jon Martin Kartzela

Lekuko izan zara nahi gabe. Ez dakizu zer egin.

Gernika-Lumo

Jon Martin, Amets Arzallus 8ko nagusia

Gerrako kazetariak dira Jon eta Amets. Bi urtez bahiturik egon ondoren, askatu egin dituzte. Gaur datoz hegazkinez etxera.

Jokin Uranga, Jon Martin 8ko txikia

Aitaita-bilobak dira Jokin eta Jon. Jokinek ganbaran dituen disko zaharrak zaborretara botatzeko biltzen ari dela, Jon biloba etorri zaio berarentzat nahi dituela esanez.

Jon Martin Puntuari erantzunak

Zenbat kolorez janzten / zaigu udazkena
Orbela airez aire / batetik bestera
Gaztainak biltzeko da / aukera itzela

Jon Martin, Nerea Elustondo Sei puntuko motza

Jon, eskolako saskibaloi taldeko entrenatazailea da. Gaur Nerea eskolako zuzendariak esan dio lehiakortasuna gehiegi sustatzen duela.

Jon Martin Kartzela

Jon, denbora daramazu zure eskuei begira.

Donostia

Jon Martin, Igor Elortza 10eko nagusia

Bi moja edo serora dira Jon eta Igor. Duela 50 urte emagin aritzen ziren. Haur lapurtuen kontua entzuten duten bakoitzean zer pentsatua ematen die.

Jon Martin, Aitor Sarriegi 8ko txikia

Jon Aitor aspaldiko lagunarekin geratu da bazkaltzeko. Ordu erdi baino ez daramate elkarrekin, eta dagoeneko bost aldiz jo dio telefonoak Aitorri, eta oraingoan ere hartu egin du deia.

Fredi Paia , Jon Martin 10eko txikia

Bikotea dira Fredi eta Jon. Jonen ama hil da, eta Frediri esan dio aita alarguna bien etxera ekarri nahi lukeela bizitzera.

Etxahun Lekue, Jon Martin Puntutan

Etxahun eta Jon Donostiara bidean zetozela autoaren gurpil bat zulatu zaie. Bietako inork ez daki gurpila aldatzen.

Jon Martin Kartzela

Nekatuta zaude, baina badakizu ezin zarela gelditu.

 

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email