Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Jokin Uranga Isuskitza

Irakasle ikasketak egin eta Gipuzkoako Bertsozale Elkartean ari da bertsolaritza irakasle. Zaletasuna etxean jasota, bertso-eskolan eman zuen izena umetan. Zaharrak Berri Xou proiektuan parte hartu zuen. Bigarren aldiz parte hartuko du Bertsolari Txapelketa Nagusian.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Legazpi

Jokin Uranga, Ainhoa Agirreazaldegi 8ko nagusia

Jokin eta Ainhoa herri-harresian daude elkarri besotik helduta. Gaua iritsi da, eta poliziaren sirena-hotsak gero eta ozenago entzuten dituzte.

Beñat Lizaso, Jokin Uranga 8ko txikia

Beñatek eta Jokinek autoa txandaka eramaten dute lanera. Beñatek gidatzen duen guztietan, Jokin lokartu egiten da. Gaur ere, begiak ixten ari zaizkio.

Jokin Uranga Puntuari erantzunak

Ezin gara gaixotu / dirurik ezean
Botika hartu baino / hobe da zaintzea
Berriz hasi beharko / senda-belarrekin

Igor Elortza, Jokin Uranga 10eko txikia

Igor eta Jokin emakumeak dira. Ama izan nahian, tratamenduan hasi ziren aspaldi. Gaur Jokinek esan dio Igorri haurdun dagoela. Igorrek oraindik ez du lortu.

Jokin Uranga Kartzela

Pozik zaude horrenbeste jende zoriontsu egitea lortu duzulako.

Gernika-Lumo

Julio Soto, Jokin Uranga 8ko nagusia

Julio eta Jokinen alabak etxea erosi zuenean, berme-emaile izatea onartu zuten. Orain, hark ezin du etxearen hipoteka ordaindu, eta bankuaren jakinarazpena jaso dute gurasoek zorraren erantzule direla esanez.

Jokin Uranga, Jon Martin 8ko txikia

Aitaita-bilobak dira Jokin eta Jon. Jokinek ganbaran dituen disko zaharrak zaborretara botatzeko biltzen ari dela, Jon biloba etorri zaio berarentzat nahi dituela esanez.

Jokin Uranga Puntuari erantzunak

Urdaibaik jasotzen du / bisita ugari
Surfak Mundaka jarri / du munduko mapan
Ohol gainean zutik / jarriko bazina

Jone Uria, Jokin Uranga Sei puntuko motza

Duela hiru urte banandu ziren Jone eta Jokin. Azkenaldian asko egoten dira elkarrekin. Jokinek Joneri proposatu dio berriz elkarrekin bizitzeko saiakera egitea.

Jokin Uranga Kartzela

Jokin, denbora daramazu zure eskuei begira.

Elizondo

Iñigo Mantzizidor 'Mantxi', Jokin Uranga Hasierako agurra

Mantxi eta Jokin bikotea dira, eta harreran izan dute haur bat lau urtez. Gaur, familia biologikoarengana itzuliko da haurra.

Unai Iturriaga, Jokin Uranga 8ko txikia

Uso-postu berean dauden ehiztariak dira Unai eta Jokin. Jokinek 20 tiro egin ditu dagoeneko. Unaik bakar bat ere ez.

Jokin Uranga, Amets Arzallus 10eko txikia

Ziega berean dauden bi preso sozial dira Jokin eta Amets. Jokinek ez du bisitarik jaso kartzelan denetik. Ametsek berriz astero jasotzen du bisitaren bat. Gaur ere badator bisitatik bueltan.

Jokin Uranga, Beñat Gaztelumendi Puntutan

Jokin eta Beñat dantzaleku bateko pistan dantzan ari direla, jende guztia beren inguruan bildu da.

Jokin Uranga Kartzela

Zure buruari hitza eman zenion azkenekio aldia izango zela. Berriro gertatu da.

 

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email