Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Iñaki Apalategi Astigarraga

Humanitateak-Enpresa ikasita, Goierri aldean bertsolaritza eragilea da, eta lanbidez irakaslea. 15 urterekin hasi zen bertsotan, eta gazte mailako hainbat sari lortu ditu (Osinalde, Xenpelar, Plazatik gaztetxera...). Lehen aldia du Bertsolari Txapelketa Nagusian.

Biografia osoa BDBn

Saioak

Bertsoaldiak

Hendaia

Julio Soto, Iñaki Apalategi 8ko nagusia

Julio eta Iñaki autoan doaz biak nahikoa edanak. Bien aitzineko autoak istripu bat izan berri du.

Iñaki Apalategi, Amaia Agirre 8ko txikia

Iñakik orain dela hamar minutu bukatu du egongela garbitzen. Amaia bikotekidea etorri, eta Iñakik pasatu duen leku beretik pasatu du zapia berriro.

Iñaki Apalategi Puntuari erantzunak

Telebista aurrean / jartzen gara sarri
Iragarkiek dute / tarte handiena
Polit irtengo zara / Hitzetik Hortzeran

Iban Urdangarin, Iñaki Apalategi 10eko txikia

Iban eta Iñaki marihuana landatzen duen elkarte bateko kideak dira. Poliziak mila landare atzeman dizkie eta atxilotuak izan dira. Ibanek, aske gelditu orduko berriz landatu nahi ditu, Iñakik berriz ez.

Iñaki Apalategi Kartzela

Lor zenezakeen guztia lortu duzu, baina jendeak ez dizu begirune handirik.

 

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email