Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Eneko Fernandez Maritxalar

Irakaslea da ogibidez. Bertsozalea aspalditik izan arren, 2011. urtean hasi zen Baztango helduen bertso-eskolan. Gaur egun, Bortzirietako Bertso Eskolan aritzen da. Nafarroako Bertsolari Txapelketan lehen aldiz parte hartu du aurten. Bertsolari Txapelketa Nagusian ere lehen aldia du.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Markina-Xemein

Eneko Abasolo "Abarkas", Eneko Fernandez 8ko nagusia

Abarkas eta Eneko herri txiki bateko txikiteroak dira. Gaur itxi dute herrian zegoen azken taberna.

Eneko Fernandez, Onintza Enbeita 8ko txikia

Eneko eta Onintza bikotea dira. Enekok bere hainbat argazki eman dizkio Onintzari etxean jartzeko. Onintzak oraindik ez du bat ere jarri.

Eneko Fernandez Puntuari erantzunak

Hizkuntzak jakitea / premiazkoa da
Hizkuntzak ikasteko / hamaika eskola
Gero ahazten zaigu / lehendik dakiguna

Agin Laburu, Eneko Fernandez 10eko txikia

Agin eta Eneko anaiak dira. Oraintxe jakin dute zendu berri den beraien amak beste seme bat bazuela. Aginez ezagutu nahiko luke Enekok ostera ez.

Eneko Fernandez Kartzela

Orain arte maiz ikusten zenuten elkar. Aste bi dira zu ikustera etorri ez dela.

 

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email