Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Eneko Abasolo Txabarri

Gaztetik kultura arloko hainbat alorretan egin du lan Iurretan zein Durangon: dantza taldean, kultur taldean zein bertso eskolan. Durangaldeko bertso eskolako kidea da eta bertan irakasle gisa ere aritzen da. 1998an hartu zuen parte lehenengoz Bizkaiko Bertsolari Txapelketan.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Markina-Xemein

Eneko Abasolo "Abarkas", Eneko Fernandez 8ko nagusia

Abarkas eta Eneko herri txiki bateko txikiteroak dira. Gaur itxi dute herrian zegoen azken taberna.

Beñat Ugartetxea, Eneko Abasolo "Abarkas" 8ko txikia

Beñat eta Eneko kuadrila bereko bi lagun dira. Herriko jaietan tiralekuan (tiropitxonean) daude. Abarkasek 3 pelutxe lortu ditu dagoeneko eta Beñatek ez du zotz bat ere jo.

Eneko Abasolo "Abarkas" Puntuari erantzunak

Lan istripuak dira / albiste sarritan
Beti gelditzen dira / zenbaki hutsean
Lan baldintzetan jarri / behar da arreta

Eneko Abasolo "Abarkas", Jone Uria 10eko txikia

Abarkas eta Jonek oraintxe amaitu dute ume bat adoptatzeko prozesua eta iritsi da umea hartzeko garaia. Umeak bi neba arreba dituela jakin dute. Abarkasek hirurak adoptatu nahi ditu. Jonek bakarra.

Eneko Abasolo "Abarkas" Kartzela

Orain arte maiz ikusten zenuten elkar. Aste bi dira zu ikustera etorri ez dela.

 

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email