Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Amets Arzallus Antia

Kazetaria da, eta hedabide ugaritan kolaboratzen du. Etxean bertso giroa zegoen, eta txikitatik hasi zen kantuan. Lau aldiz irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketa eta hirutan Xilaba txapelketa. Laugarrenez parte hartuko du Txapelketa Nagusian.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Gernika-Lumo

Jon Martin, Amets Arzallus 8ko nagusia

Gerrako kazetariak dira Jon eta Amets. Bi urtez bahiturik egon ondoren, askatu egin dituzte. Gaur datoz hegazkinez etxera.

Amets Arzallus, Jone Uria 8ko txikia

Amets artzaina da. Bere artaldea etxeratzen ari dela, bidean Jone autotik klaxona jotzen hasi zaio erotu beharrean.

Amets Arzallus Puntuari erantzunak

Lapurtutako haurrak / gurasoen bila
Ametsa amesgaizto / bihurtzen da sarri
Ama batzuen poza / besteen negarra

Amets Arzallus, Julio Soto Sei puntuko motza

Amets eta Julio biak doaz lanera egunero, beraien haur txikia zaintzailearekin utzita. Juliok proposatu du bietako batek lana, aldi baterako uztea, haurrarekin gelditzeko.

Amets Arzallus Kartzela

Amets, denbora daramazu zure eskuei begira.

Elizondo

Amets Arzallus, Unai Iturriaga Hasierako agurra

Amets eta Unai bi polizia dira. Prostituzio-sarekada batean parte hartu dute oraintxe. Polizia-etxera bueltan doaz auto berean.

Julio Soto, Amets Arzallus 8ko txikia

Juliok eta Ametsek 40 urtekoen afaria dute gaur. Ametsek afari osoa darama haurrak goiti eta haurrak behiti, eta Julio asper-asper eginda dago.

Jokin Uranga, Amets Arzallus 10eko txikia

Ziega berean dauden bi preso sozial dira Jokin eta Amets. Jokinek ez du bisitarik jaso kartzelan denetik. Ametsek berriz astero jasotzen du bisitaren bat. Gaur ere badator bisitatik bueltan.

Amets Arzallus, Iñigo Mantzizidor 'Mantxi' Puntutan

Ametsek eta Mantxik bingora joatea erabaki dute, 2 kartoi jokatu eta ateratzeko asmotan. Oraintxe erosi dute 10. kartoia.

Amets Arzallus Kartzela

Zure buruari hitza eman zenion azkenekio aldia izango zela. Berriro gertatu da.

Barakaldo-BEC

Amets Arzallus Hasierako agurra
Sustrai Colina, Amets Arzallus 8ko nagusia

Azken urteotan alkoholiko anonimoetan ibili dira elkarrekin Sustrai eta Amets. Gaur, taberna batera sartu dira kafe bana hartzera.

Amets Arzallus, Maialen Lujanbio 8ko txikia

Bikotea dira Amets eta Maialen. Maialenek jatetxe garesti batera gonbidatu zuen Amets afaltzera. Jaki batek kalte egin, eta ospitalean bukatu dute biek.

Amets Arzallus Puntuari erantzunak

Lehengo astean zendu / zen Nelson Mandela Borroka egin zuen / bakearen alde Bakezaleak gara / bakea nahi dugu

Aitor Mendiluze, Amets Arzallus Sei puntuko motza

Aitorrek eta Ametsek beren seme-alaba nerabeak topatu dituzte, biluzik, elkarri argazkiak ateratzen. Aitor kezkatuta dago; Ametsek ez dio aparteko garrantzirik ematen.

Amets Arzallus Kartzela

Egoerak beste aldean jarri zaitu

Amets Arzallus Hasierako agurra
Amets Arzallus, Unai Iturriaga 10eko txikia

Amets psikiatra da. Unai pazienteak sei hilabete daramatza Ametsen erietxe psikiatrikoan. Gaur senda-agiria eman nahi izan dio Ametsek Unairi, baina Unaik esan dio oraindik goizegi dela.

Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi Puntutan

Kalean besarkadak dohainik emateko izena eman zuten Ametsek eta Beñatek. Petoa jantzi, eta besarkadak ematen hastera doaz.

Amets Arzallus Bakarka, gaia emanda

Honela esan dizu: ezin naiz zu gabe bizi.

Maialen Lujanbio, Amets Arzallus Sei puntuko motza

Bi pailazo zarete. Arratsaldea gaixo dauden haurrekin pasatu ondoren, ospitaletik ateratzera zoazte.

Maialen Lujanbio, Amets Arzallus 8ko txikia

Maialen Lujanbioren eta Amets Arzallusen bikotekideak zarete. Apustu-makinaren aurrean zaudete, 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapela nork irabaziko duen apustu egiten.

Amets Arzallus 9ko txikia

Altzoa

Amets Arzallus Bakarka, gaia emanda

Itzultzeko garaia da

Amets Arzallus Bukaerako agurra

 

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email