Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Agin Laburu Rezola

Kazetaria da eta hainbat hedabidetan aritu da lanean. Sagardotegiko semea izanik, han aritzen da lanean. Aitak bultzatuta egin zen bertsozale, eta Hernaniko Bertso Eskolan daramatza urte asko. Lehen aldiz hartuko du parte Bertsolari Txapelketa Nagusian.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Markina-Xemein

Agin Laburu, Beñat Ugartetxea 8ko nagusia

Agin eta Beñat bikotea dira. Duela 10 urte etorri ziren lanera Euskal Herrira eta orain jaioterrira itzultzea erabaki dute. Maletak egiten hasi dira.

Jone Uria, Agin Laburu 8ko txikia

Jone eta Agin elkarrekin lan egiten duten sukaldari bi dira. Jonek 10 kilo hartu ditu azken urte betean Aginek berriz 10 kilo galdu ditu.

Agin Laburu Puntuari erantzunak

Ezagutzen al duzu / San Mames berria
Polita bada baina / garesti samarra
Bertso finala bertan / ospatu ezkero

Agin Laburu, Eneko Fernandez 10eko txikia

Agin eta Eneko anaiak dira. Oraintxe jakin dute zendu berri den beraien amak beste seme bat bazuela. Aginez ezagutu nahiko luke Enekok ostera ez.

Agin Laburu Kartzela

Orain arte maiz ikusten zenuten elkar. Aste bi dira zu ikustera etorri ez dela.

Oiartzun

Odei Barroso, Agin Laburu 8ko nagusia

Odeien eta Aginen herrian, zaborra atez ate biltzen hastekoak dira. Koloretako ontziak eskuratzeko ilaran daude biak.

Agin Laburu, Jon Maia 8ko txikia

Euria ari duela eta, bere aterki azpian sartzeko eskaini dio Jonek Agini. Agin sartu da aterkipean, eta hala ere bustitzen ari da.

Agin Laburu Puntuari erantzunak

BECerako sarrera / guztiak bukatu
Aberastu zintezke / zeurea salduta
Telebistaz, irratiz / jarraitu bestela

Aitor Sarriegi, Agin Laburu Sei puntuko motza

Aitor eta Agin bikotea dira eta gaztetan hasi zen bien arteko harremana. Zazpi urte kartzelan egin ostean, orain hilabete gutxi askatu zuten Agin. Gaur esan dio Aginek Aitorri bien artekoa bukatu dela..

Agin Laburu Kartzela

Oheko maindireak edo mihiseak, egunero aldatu behar izaten dituzu.

Maule-Lextarre

Agin Laburu, Jexux Mari Irazu 10eko nagusia

Lurralde Elkargoaren aldeko manifestazioa dela eta, bukaera ekitaldiko oholtza muntatzen ari dira Agin eta Jexux Mari.

Jone Uria, Agin Laburu 8ko txikia

Elkarrekin bizi dira Jone eta Agin. Gaur Jonek Agin harrapatu du bere hortzetako eskuila erabiltzen.

Agin Laburu, Sustrai Colina 10eko txikia

Agin 70 urte dituen medikua da, eta herrixka anitzetan egiten du lan. Orain arte ez du nehork ordezkatu nahi izan. Gaur etorri da, Sustrai, ordezko mediku gaztea.

Aitor Mendiluze, Agin Laburu Puntutan

Durangoko Azokan txanda egitea egokitu zaie Bertsozale Elkartearen postuan. Bi ordu daramatzate deus saldu gabe.

Agin Laburu Kartzela

Nehork ez zuen espero baina lortu egin duzu.