Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Villabonan eta Markinan, sarrerak salgai

2013/09/19
Txapelketa osoan www.bertsosarrerak.eu ataria da sarrerak erosteko modua. Horrekin batera, saioak izango herrietan ere salmenta gune bana izango da. Hala nahiago badute inguruko bertsozaleek sarrerak horietan erosteko aukera izango dute.

www.bertsosarrerak.eu atarian dagoeneko kaporaketetako eta finaleko sarrerak salgai daude. Modu paregabea da sarrerak edonoiz eta edonondik erosteko: interneten sartu, behar diren urratsak segi, sarrera inprimatu eta listo.

Nolanahi ere, saioak hartuko dituzten herrietan ere salmenta gune bana izango da. Modu horretan, hala egin nahi duten inguruko bertsozaleek sarrera bertatik bertara erosteko aukera izango dute. Salmena gune horiek soilik herrian jokatuko den saiorako sarrerak salduko dituzte.

Lehen bi saioetarako honakoak dira salmenta guneak:

Amasa-Villabonako saiorako: Amasa kafetegia.

Markina-Xemeingo saiorako: Iruzubi taberna.