Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Txapelketa Nagusian bazkidetzearen abantailak

2013/09/23
Bazkideak dira Bertsozale Elkartearen oinarria. Haien laguntzari esker proiektu txikiak zein handiak ateratzen ditu aurrera Bertsozale Elkarteak, horien artean Bertsolari Txapelketa Nagusia bera. Garai zail hauetan inoiz baino inportanteagoa da oinarri hori mantentzea eta indartzea. Txapelketak irauten duen bitartean bazkidetzeak hainbat abantaila ditu.

Bertsolari Txapelketa Nagusiak dirauen bitartean bazkidetzen denak (abenduaren 31 bitartean) Lankuk argitara eman duen Txapelketa Nagusiak 1986-2009. Bertso hautatuak CD bikoitza jasoko du opari eta 2013ko kuota ez du ordaindu beharko.

Eta, gainerako bazkideek bezala, Txapelketako saio guztietako sarrerak merkeago izango ditu.

Horiez gain, bazkide egiteak beste hainbat onura ere baditu:

  • Bertsozale Elkartearen egitasmoak gauzatzen laguntzea.
  • Elkarteak antolatzen dituen ekitaldietarako sarrerak eskuratzerakoan beherapenak (herrialdeetako txapelketak, Bertsolari Txapelketa Nagusia, Bertso Eguna).
  • Urteko bertso-saio esanguratsuenak biltzen dituen Bapatean audio-liburua doan jasotzea urtero etxean.
  • Bertsozalea berripapera jasotzea hilero doan, eta lehen eskutik jaso Bertsozale Elkartearen berri.

 

Informazio gehiago eta bazkidetza egiteko formularioa hemen aurkituko dituzue.